Nikita Magaloff
Nikita Magaloff | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Petersburgo, 1912ko otsailaren 8a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Suitza Errusiar Inperioa Errusia |
Heriotza | Vevey, 1992ko abenduaren 26a (80 urte) |
Hobiratze lekua | Cemetery of Clarens (en) |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | piano-jotzailea |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | pianoa |
Diskoetxea | Decca Records (mul) Philips Fontana Philips Classics Records (en) |
Nikita Magaloff (San Petersburgo, 1912ko otsailaren 21agreg./otsailaren 8ajul. - Vevey, 1992ko abenduaren 26a) errusiar pianista izan zen, suitzar hiritartasuna hartu zuena.
Gurasoak 1917ko Iraultzaren ondoren ihes egindako errusiar erbesteratuak ziren. Magaloffek Parisko Kontserbatorioan egin zituen ikasketak eta han lehenengo saria lortu zuen, 1929an. Hobekuntza eskolak hartu zituen Sergei S. Prokofievekin. 1939an Suitzan hartu zuen bizilekua, eta Genevako Kontserbatorioko piano-irakasle izan zen, 1949-1959 bitartean; garai horretan hasi zen lanean bakarlari gisa[1]. Errepertorio erromantikoa zuen gustukoen, eta Frederic Chopinen lanetan nabarmendu zen. XX. mendearen hasierako frantses musikako interprete fina izan zen, Ravelena batez ere. Nikita Magaloffek bere aitaginarreba Josef Szigetirekin jo ohi zuen, eta hainbat disko grabatu zituen harekin batera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Jean-Pierre Thiollet, 88 notes pour piano solo, "Solo nec plus ultra", Neva Editions, 2015, p.51. ISBN 978 2 3505 5192 0.