Edukira joan

Neoproterozoiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neoproterozoiko
Neoproterozoiko
Kronologia
Hasieraduela 1 mila milioi urte
Amaieraduela 538.800.000 urte
Honen parte daProterozoiko eta ICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale (en) Itzuli
OsatutaTonian (en) Itzuli
Cryogeniar
Garai Ediakariko

Mesoproterozoiko Neoproterozoiko Paleozoiko

Neoproterozoikoa garai geologikoen taulan ageri den Aro geologiko bat da. Eoi Proterozoikoa osatzen duten hiru aroetako bat da, Mesoproterozoikoa eta Paleoproterozoikoa dira besteak. Duela 1000 milioi urte hasi eta 458 milioi urte iraun zuen, hau da, duela 542 milioi urte arte, ondoren, Eoi Fanerozoikoa hasten da.

Neoproterozoikoan zehar kontinenteen posizioa

Paleogeografia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neoproterozoikoaren hasieran, Rodinia superkontinentea zegoen Lur planetaren lur masa gehienaren jabe. Aro honen amaieran, Rodinia zortzi kontinenteetan zatitzen hasi zen. Aro honetan zehar glaziazio handiak egon ziren, beranduago, Lur planetako lehen iraungipen masiboa eragingo zutenak. Neoproterozoikoaren amaieran, berriz ere, kontinenteak batu egin ziren Pannotia superkontinentea eratzeko.

Bizi arrastoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neoproterozoikoan, hainbat bizi arrastro daude. Fosilei dagokienez, Akritarko, Ziliatu eta Chrysophyceae espeziekoak aurkitu dira, beste hainbat alga espezienekin batera.

Neoproterozoikoko fosil bat

Protistoek lehen metazooak sortu zituzten. Lehen animalia zelulanitz haiek gorputz biguna eta argala zutela uste da; batzuek disko itxura zuten, eta beste batzuek soka luze batena. Garai hartan, lehen har, marmoka eta artropodoak sortu ziren, ozeanoetan zegoen bizitza asko eboluzionatuta.

Cloudina deritzon lehen metazoo ornoduna gari hartan jaio zela uste da. Zientzialarien artean, hala ere, ez dago erabateko adostasuna gai horretan.

Neoproterozoikoko periodoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarraian Neoproterozoikoko azpibanaketak.

Eoia Aroa Periodoa Hasiera

(milioi urte)

Proterozoikoa Neoproterozoikoa Ediacararra 630
Kriogeniarra 850
Toniarra 1000
Mesoproterozoikoa Steniarra 1200

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]