Narbaxa
Narbaxa | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Donemiliaga |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°54′29″N 2°24′49″W / 42.908024°N 2.413567°W |
Narbaxa[1] (gaztelaniaz Narvaja eta gaur egun ofizialki Narbaiza) Arabako iparraldean dagoen herria eta kontzejua da, Donemiliagako udalerrikoa eta Gipuzkoako mugan dagoena, Elgea eta Urkillako mendilerroen magalean. 594 metroko altueran kokatuta dago.
Barria Narbaxako kontzejuko beste herria da.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldean Elgeako mendilerroa eta Urkillakoa, hegoaldean Zuhatzu Donemiliaga, ekialdean Arriola (Asparrena) eta mendebaldean Barria mugakide ditu.
Bestaldean Arantzazuko santutegia dauka, eta bertara iristeko Gaboño edo Artia (1.175 m) eta Keixtui-Gaña (1.132 m) tontorren artean dagoen igarobide zaharra gainditu behar da.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Narbaxako biztanleria |
---|
Herritar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Placido Luzuriaga (XVI. mendea), fraidea. Miranda de Ebron Santa María de Herrerako monasterioaren abadea izan zen, eta santu ospea erdietsi zuen.
- Fructuoso Murgiondo (XX. mendea), artisau errazgilea. Pello Varelak 1985ean egindako dokumentaleko protagonista izan zen, "Escobero de Narbaiza" izenburukoa.[2]
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu herrian:
|
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Santa Maria komentua. Barrian dago. Jatorrizkoa XII. mendekoa bazen ere, gaur egun ikus daitekeen eraikina XV. mendean eraiki zuten. Hainbat mendez zistertar ordenako Gaztelako San Bernardo kongregazioko lekaimeen komentu izana, gaur egun gazte eta umeentzako aterpetxe baten eremuaren barruan dago. Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen 2003an, monumentu sailkapenarekin.[3]
- San Esteban eliza antzinako gotorleku baten gainean eraikita dago XVI. mendearen erdialdean. Osagai pizkundetar, barroko eta neoklasikoekin egindako tenplua da, eta oihartzuna lortu zuen 1900ean Antonio Ortiz Echagüe margolariak "La misa de Narvaja"[4] koadroa egin ostean, elizaren eta eliztarren irudiekin pintatutakoa.
- Lezeatarren Jauregia: Dirudienez bertan ospitale modukoa egon zen.
- Apezetxea (1833), gaur egun landetxe bihurtuta.
- Santa Marina, San Clemente, San Agustin eta Santa Cruzeko baselizak desagertuta daude baina herri honetan zeuden.
-
San Esteban eliza
-
San Esteban eliza
-
San Esteban eliza
-
San Esteban eliza
Buztingintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Boie sendia, Frantzia aldetik etorritakoak, eltzegile ibili ziren herrian 1850 arte. Espainiako Gerra Zibilaren ostean, eta Narbaxako buztinola ia guztiak suntsituta gelditu eta gero, Elosutik iritsi zen Fructuoso Fernández de Larrinoa, bere semearekin batera "Alfarería Larrinoa y Garmendia" eltzeria sortu zutena, 1942 eta 1976 artean martxan egon zena. Beharbada hau izan da Euskal Herriko azken buztinola garrantzitsua. Bere pieza nabarmenen artean daude ardo pitxerrak eta gaztanbera ontziak, hauetako batzuk Navarreteko buztinoletan gorde direnak.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Herriko ikuspegi orokorra, fondoan Aratz mendia.
-
San Esteban eliza eta herria.
-
Harrizko zubi zaharra.
-
Eskola
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindiaren araberako izena
- ↑ "Artesanos escoberos de la llanada alavesa"
- ↑ Barriako komentua kultura ondasun izendatzeko erabakia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2003-02-03.
- ↑ "La misa de Narvaja" margoaz eta bere egileaz (Antonio Ortiz Echagüe)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)Narbaxa udal webgunean
Donemiliagako herriak | ||
---|---|---|
Adana • Axpuru • Barria • Bikuña • Durruma • Egilatz • Erdoña • Galarreta • Luzuriaga • Mezkia • Munain • Narbaxa • Okariz • Txintxetru • Uribarri Jauregi • Zuhatzu Donemiliaga |