Naim Süleymanoğlu
Naim Süleymanoğlu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ptichar (en) , 1967ko urtarrilaren 23a |
Herrialdea | Bulgaria Turkia |
Heriotza | Istanbul, 2017ko azaroaren 18a (50 urte) |
Hobiratze lekua | Edirnekapı Martyr's Cemetery (en) |
Heriotza modua | : zirrosia |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Gazi University (en) |
Hizkuntzak | turkiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | pisu-jasotzailea |
Pisua | 64 kilogramo |
Altuera | 147 zentimetro |
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Джобния Херкулес eta Cep Herkülü |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Nationalist Movement Party (en) |
Naim Süleymanoğlu, jaiotza izena Naim Suleimanov (bulgarieraz: Наим Сюлейманов; Ptitxar, Momtxilgrad, Kardzhali probintzia, 1967ko urtarrilaren 23a - Istanbul, 2017ko azaroaren 18a), bulgariar jatorriko turkiar halterofiloa izan zen. Halterofiliaren historiako kirolaririk onenetako bat izan zen: zazpi aldiz munduko txapeldun eta hirutan Olinpiar Jokoetako txapeldun.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]12 urterekin hasi zen pisuak jasotzen, eta halterofiliako junior mailako munduko txapelduna izan zen 14 urterekin. 15 urterekin hautsi zuen lehen aldiz munduko errekorra, eta hamaseirekin bere gorputzaren pisua halako hiru altxatzea lortu zuen (metro eta erdiko luzera zuen eta hirurogeita zazpi kiloko pisua); halterofiliaren historian hori lortzen zuen bigarren kirolaria izan zen.
1986an, turkiar etnia xurgatzeko Bulgariako gobernuak hartu zituen neurriak eragin zioten, hala nola mezkitak ixteak eta jai eta lurperatze musulmanak debekatzeak. 1988an egin zuen debuta Olinpiar Joko batzuetan, Seulen, eta munduko lau errekor hautsi zituen, artean berdindu ez diren markak ezarriz. 1992ko Olinpiar Jokoetan, Bartzelonan, eta 1996an, Atlantan, garaile atera zen berriro. Bi urte lehenago, Melbourneko munduko txapelketan, Bulgariako selekzioarekin parte hartzen ari zela, taldetik desertatu zuen. Turkian babes politikoa eskatu zuen eta izena aldatu zuen. Atlantan bere pisua halako bost altxatzea lortu zuen.
Erretiratu ondoren, politikan sartu zen, Turkiako Abertzale Ekintza alderdian, eta Kiraç herriko alkatetzarako hautagaia izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/8/24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Naim Süleymanoğlu |
- 1967ko jaiotzak
- 2017ko heriotzak
- Turkiako halterak
- Gibeleko gaixotasunen ondorioz hildakoak
- 1988ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 1992ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 1996ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2000ko Udako Olinpiar Jokoetako halterak
- 1996ko Udako Olinpiar Jokoetako halterak
- 1992ko Udako Olinpiar Jokoetako halterak
- 1988ko Udako Olinpiar Jokoetako halterak