Mozilla Europe
Itxura
Mozilla produktuak Europan zabaldu eta hedatzen laguntzeko irabazi asmorik gabeko erakundea da Mozilla Europe.
Mozilla Europe 2004ko otsailaren 17an sortu zen eta egoitza nagusia Parisen dauka. Tristan Nitot (presidentea), Jean-Christophe Lapprand, Pascal Chevrel, Peter Van der Beken, Axel Hecht eta Zbigniew Braniecki-k osatzen dute zuzendaritza batzordea.
Hizkuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mozilla Europek komunitate lokalekin lan egiten duenez, bere webgunea Europa osoko 23 hizkuntzatan aurki daiteke: albaniera, euskara, katalana, txekiera, daniera, nederlandera, ingelesa, finera, frantsesa, alemana, grekera, hungariera, italiera, lituaniera, norvegiera, poloniera, portugesa, errumaniera, errusiera, eslovakiera, espainiera, turkiera eta ukraineran.