Mikel Arregi Marin
Mikel Arregi Marin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lakuntza, 1947 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Etxarri Aranatz, 1979ko azaroaren 11 (31/32 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa: bala zauria |
Hiltzailea | Guardia Zibila |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Herri Batasuna |
Mikel Arregi Marin (Lakuntza, 1947 – Etxarri Aranatz, 1979ko azaroaren 11) euskal politikaria zen, Herri Batasuneko zinegotzia Lakuntzako Udalean.[1] Guardia Zibilak bidegabeki hil zuen tiroz 1979ko azaroaren 11n Etxarri Aranatzen.[2][1]
Hilketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertsio ofizialak hilketa polizia-kontrol bati ihesi egiteagatik justifikatzen saiatu arren, ikerketa batzorde batek bertsioa gezurtatu zuen. Gauez lagunekin Ziorditik Lakuntzara zihoala, bere autoari metrailetaz tiro egin zion Guardia Zibilak kuartelaren parean. Bidean ez zen ez kontrolik, ez seinalerik.[3] Epaitegi batek ikerketa batzordeari arrazoia eman zion eta hiltzaileei bi hilabeteko zigorra baino ez zien ezarri.[2]
Gertaera salatzeko egin ziren grebak eta protestak ugariak izan ziren, eta Espainiako Poliziak gogor egin zuen haien aurka ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Una bala de la Guardia Civil mató a un concejal navarro» Egin 1979ko azaroaren 13a.
- ↑ a b «Mikel Arregiren sendia: "Justizia bidegabea izan daiteke"» Berria 2015eko martxoaren 10a (Noiz kontsultatua: 2018ko azaroaren 12a).
- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/mikel-arregi-marin-hil-zuen-guardia-zibilak-etxarri-aranazen