Miguel Merino
Itxura
Merino I.a | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Miguel Merino Soto | |||
Jaiotza data: | 1986ko abenduaren 29a (37 urte) | |||
Jaioterria: | Villar de Torre ( Errioxa) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | ASPE | |||
Postua: | Atzelaria | |||
Altuera: | 1,78 m | |||
Pisua: | 80 kg | |||
Debutatze data: | 2007ko uztailaren 6a | |||
Debutatze pilotalekua: | Ezkaraiko pilotalekua | |||
Erretiratze data: | 2018ko abuztuaren 10a | |||
Erretiratze pilotalekua: | Ezkaraiko pilotalekua |
Miguel Merino Soto, pilota arloan Merino I.a deituraz ezaguna (Villar de Torre, Errioxa, 1986ko abenduaren 29a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen, Aspe enpresarekin. Amateurretan, GRAVN lehiaketako txapelduna izan zen 2007an,[1] eta urte berean profesional bilakatu zen. 2011n bigarren mailako buruz buruko txapeldunorde izan zen. Haren anaia David ere esku huskako pilotari profesional ohia da, eta biak batera erretiratu ziren pilota profesionaletik, 2018ko abuztuaren 10ean, Ezkaraiko pilotalekuan (Errioxa).[2][3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Enpresaren fitxa
- ↑ (Gaztelaniaz) «Miguel y David Merino: “Se acaba Aspe, la pelota continúa”» Deia 2018-08-12 (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) «David Merino: "Imaginaba que Aspe podía no renovarnos"» Mundo Deportivo 2018-08-17 (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
Artikulu hau Errioxako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |