Edukira joan

Miguel Angel Etxauri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miguel Angel Etxauri
Bizitza
JaiotzaIruñea1927ko irailaren 23a (97 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Miguel Angel Etxauri Culebras (Iruñea, 1927ko irailaren 23a) nafar margolaria da.

1946an Estatu Batuetara joan zen bere ikasketak bukatzera. 1952an, Ameriketako beste hainbat herrialdetan bizi ondoren, Uruguain hartu zuen bizilekua, 1965ean berriro Iruñera bizitzera itzuli zen arte. Bere lehenengo arrakasta eta lehenengo sariak Uruguain irabazi zituen. Iruñera itzulirik, hainbat erakusketa egin ditu Iruñean bertan, Madrilen, Bilbon, Donostian, Espainiako beste hainbat hiritan, Alexandrian, eta Europako hiri askotan. Bere obrak Montevideoko Udal Museoan, Gasteizko Arte Ederretako Museoan, Bartzelonako Diputazioaren Museoan eta Nafarroako Museoan daude.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]