Michael Bloomberg
Michael Rubens Bloomberg (Boston, Massachusetts, Ameriketako Estatu Batuak, 1942ko otsailaren 14a) negozio gizona, politikaria eta filantropoa da. Ameriketako Estatu Batuetako pertsona aberatsenetan zortzigarrena da, 1.800 milioi dolarreko ondasuna baitzuen 2010ean. Bloomberg L.P. finantzetako berrien eta informazio zerbitzuen konpainiaren fundatzailea eta % 88ren jabe da. New Yorkeko alkate izan zen 2002. urtetik 2013raino.
Johns Hopkins Unibertsitatean ikasi zuen, ingeniaritza elektrikoko gradua lortu zuelarik. Ondoren Administrazio eta negozioei buruzko masterra burutu zuen Harvardeko Negozio Eskolan (Harvard Business School).
Bizitza osoan Alderdi Demokratakoa izana zen arren, 2001ean errepublikanotzat aurkeztu zen hauteskundeetara. 2008ko presidente hauteskundeetarako hautagai independentetzat aurkez zitekeela uste zen, 2007ko ekainean Alderdi Errepublikanoa uztean zurrumurru hauei indarra eman zielarik. Presidenteorderako ere aurkeztuko zela esan izan zen. Dena dela, Bloomberg ez zen inon aurkeztu postu horietarako.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michael Bloomberg |
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |