Meritxell Batet
Meritxell Batet Lamaña (Bartzelona, 1973ko martxoaren 19a) Kataluniako Sozialisten Alderdiko (PSC) kidea da, Pompeu Fabra Unibertsitateko Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea eta Diputatuen Kongresuko egungo presidentea. 2018ko ekaina eta 2019ko maiatza bitartean Espainiako Gobernuaren Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroa izan zen.
PSCko Bartzelonako diputatu sozialista izan da VIII., IX. eta X. legegintzaldietan, eta PSOEkoa, berriz, XI. legegintzaldian. Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiaren konfiantza-esparruko kide da, 2015eko hauteskunde orokorretan Madrilgo zerrendako bigarren postuan kokatu zuten eta, ondoren, negoziazio-batzordeko kide izendatu zuen Sanchezek PP agintetik botako zuen gobernu bat eratzeko.
2018ko ekainaren 6an, Pedro Sanchezek Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministro izendatu zuen. 2019ko maiatzaren 21az geroztik, Diputatuen Kongresuko presidentea da.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibilbide akademikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bartzelonako Gravi Eskoletan ikasi zuen eta unibertsitatera sartu zen beken laguntzarekin.[2] 1995ean Zuzenbidean lizentziatu zen Pompeu Fabra Unibertsitatean, eta bertan doktoretza ikastaroak egin zituen, eta baita tesina aurkeztu ere: Parte-hartzea, eztabaida eta gardentasuna Europar Batasuneko erakunde eta organoetan.[oh 1][3] 1998an IDECen higiezinen eta hirigintza-zuzenbidean graduondokoa burutu zuen. .2013an doktorego-tesiaren proiektua aurkeztu zuen Espainian, honako izena zuena: Subsidiariotasun-printzipioa Espainian.[oh 2][4]
1995etik 1998ra Pompeu Fabra Unibertsitatean Zuzenbide Administratiboko irakasle izan zen eta gaur egun Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea da.[3]
2007an German Marshall beka bat lortu zuen Estatu Batuetan egonaldi bat izateko.[4]
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Díez, Anabel; Casqueiro, Javier. (2019-05-21). «La socialista Meritxell Batet, elegida nueva presidenta del Congreso» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ «Meritxell Batet, una catalana rebelde en la candidatura del PSOE» La Vanguardia 2015-10-04 (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ a b «Meritxell Batet Lamaña - Àrea de Dret Constitucional - ( UPF )» web.archive.org 2016-06-30 (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ a b «PSOE» web.psoe.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).