Mercedes Sanz-Bachiller
Mercedes Sanz-Bachiller Izquierdo (Madril, 1911ko uztailaren 17a, Madril, 2007ko abuztuaren 11) Auxilio Social sortzeagatik ezagutua den emakume espainiarra izan zen[1]. Erakunde benefiko honek frankismoaren hasieran garrantzi handia izan zuen, bere lehen senarraren heriotza ondoren: Onésimo Redondo, JONSen fundatzailea. Erregimen frankistan, 1943 eta 1967 bitartean, “Previsión Social”-en Obra Sindicalaren Burua bezala Gorteetan Prokuradore izan zen sindikatuaren errepresentazioan[2]. Labajoseko Kondesaren titulua izan zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1911ko uztailaren 17an Madrilen jaio zen eta bere haurtzaroa Valladolideko Montemayor de Pililla herrian igaro zuen. Moisés Sanz Izquierdo eta Merceder Bachilles Fernándezen alaba zen, baina 13 urterekin aita galdu zuen eta 14 urterekin ama. Hala ere, aitarekin ia ez zuen harremanik, aita hil aurretik soilik pare bat aldiz ikusi zuten elkar; hala, bere haurtzaroa ingurugiro femenino batean igaro zuen. Montemayorreko eskolan ikasi zuen 9 urte zituen arte eta gero Valladolideko Dominiken Eskolako barnetegian ikasi zuen. Herritar ingurugiro batean eta gabeziarik gabe hezi zenez bizitza osoan zehar egoera fisiko ona izan zuen. [3][4]
1929an Onésimo Redonod ezagutu zuen, eta berarekin 1931ko otsailaren 11an ezkondu zen Valladolideko Artzapezpikuaren Jauregian. Mercedes hasieratik murgildu zen bere senarraren jardun politikoan; izan ere, Onésimo zen Juntas Castellanas de Actuación Hispánica (JCAH) eta gero Juntas Ofensivas Nacional Sindicalistas-en (JONS) fundatzailea.
1936ko uztailaren 24an Onésimo Redondo Labajos Segoviako herrian gertatutako errepublikar milizien arpilatze batean hil zen. Mercedesek honen berri izan zuenean konortea galdu zuen, baita haurdun zegoenez haurra galdu zuen. 25 urte zituelarik alargun eta hiru seme-alabarekin (Mercedes, Pilar eta Onésimo, azken hau leuzemiarekin hil zen 13 urte zituenean) geratu zen. 1939ko apirilean, gerra amaitu ostean, Javier Martines de Badoya y Martínez-Caranderekin ezkondu zen eta 1940ko abuztuaren 22an hirugarren alaba bat izan zuen: Ana María. [5]
Gerra Zibila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Andrés Redondo, Onesimoren anaia eta Valladolideko Falangearen probintzia burua, Valladolideko hiriburuaren Sekzio Femeninoaren buru izendatu zuen[6]. 1936ko urrian “Auxilio de Invierno” (geroago Auxilio Social deituko zena) sortu zuen, hala Juntas de Ofensiva Nacional Sindicalista (JONS) eta Manuel Hedillarekin oso identifikatuta zegoelarik. Auxilio de Invierno, Winterhilfswerk nazian inspiraturik, Espainiako Gerra Zibilaren bi bandoetako biktima izan ziren haur eta emakumeak laguntzeko sortutako erakundea izan zen, eta urriko 30ean Valladoliden lehenengo zortzi jantokiak inauguratu ziren 100 umezurtzentzat[1]. Suntsituak izan ziren populazioetan abitaminosisari kontra egiten saiatu zen doako jantokiak eta haurtzaindegiak sortuz.[7]
Pilar Primo de Riverak, Espainiako Falangearen sortzailearen arrebak, zuzentzen zuen Seccion Femenina eta Auxilio Socialen arteko nolabaiteko areriotasuna egon zen.
« | "...Por aquel entonces estaba en Valladolid Mercedes Sanz Bachiller, viuda de Onésimo Redondo, mujer dotada de muy buenas cualidades y, muy segura de sí misma, empezó en cierto modo a agrupar a la Sección Femenina...en un viaje que Mercedes hizo a Alemania había estudiado allí la organización del partido nazi y algunas de sus facetas, entre éstas el “Auxilio de Invierno”, que se llamó después “Auxilio Social”, y lo estableció en la España "liberada". Fue, sin duda, el “Auxilio Social” una gran obra que vino a resolver muchos problemas en la retaguardia de la zona sublevada. Más tarde creó también el Servicio Social de la Mujer, que obligaba a todas las mujeres a dar seis meses de servicio a España en comedores, hospitales, oficinas, etc."[8] | » |
Pilarren arabera Mercedes Sección Femeninaren esentziaren kontra zegoen; hala Sección Femeninaren Kontseilu Nazionalean (1937ko urtarrilaren 6 eta 9 bitartean Salamanca eta Valladoliden ospatutakoa) “Auxilio de Invierno” Falangean sartzea erabaki zen, Mercedes Sección Femeninaren buru probintzial eta “Auxilio de Invierno”ren mandatari probintzial izendatuz. Batasunaren ostean Pilarrek bere autoritatea gailenduko du arazo gehien sortu zituzten erakundeen gainean: Mercedesen “Auxilio de Invierno” eta “Frentes y Hospitales”, sustrai karlistak zituena eta María Rosa Urraca Pastorrek bideratzen zuena. [9]
1937Ko udan Alemania nazia bisitatu zuen eta bertan Hirugarren Reicharen benefizentziaren hainbat instituzio ezagutu zituen eta alemaniarren Gurutze Gorria eman zioten. Urte bereko urrian FET eta JONSen I Kontseilu Nazionalaren partaide izendatu zuten, zeinaren lehen bilera urte horretako abenduaren 2an izan zen. 1938an Gran Orden Imperial de las Flechas Rojasen Gurtze Handia eman zioten[10]. Auxilio Socialekin egin zuen lana Gregorio Marañón eta Alexis Carrelek goraipatu zuten. [7]
Frankismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1940ko maiatzaren 9an, Mercedes ordezkatua izan zen; hala, Auxilio Socialen mandatari nazionala Manuel Martínez de Tena izendatu zuten eta idazkari nazional berria Carmen de Icaza. Horren ordez, Instituto Nacional de Previsiónen Kontseilu Administratiboaren partaide izendatu zuten, organismo honek, Estatu Kolpearen aurretik ere, Gizarte Segurantza bultzatu zuen.
Frankismoaren bitartean Procuradora en Cortesen Obra Sindical de Previsión Socialen Buru izendatua izan zen, 1943ko martxoaren 16tik 1967ko azaroaren 15era, zortzi legislatura jarraituz.[2]
Madrilen hil zen 2007ko abuztuaren 11an, 96 urte zituelarik.
Ohoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gran Cruz de la Gran Orden Imperial de las Flechas Rojas (1938)
- Gran Cruz de la Orden de Cisneros (1961)
- Gran Cruz (con distintivo blanco) de la Orden Civil de Orden de la Beneficencia (1961)
- Banda de la Orden Civil del Mérito Agrícola (1967)
- Banda de Dama la Orden del Mérito Civil (1972)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «La guerra civil española, 70 años después | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-11).
- ↑ a b Prokuratzaile aukeratua izan zen hauteskunde zerrenda.
- ↑ Preston, 2001, 22-26.
- ↑ Núñez Izquierdo, 2014, 474.
- ↑ Preston, 2001, 24-27.
- ↑ Romero Salvadó, 2013, 308.
- ↑ a b Martínez de Bedoya (1996). «XI». Memorias desde mi aldea. Ámbito. 134. orr.
- ↑ Pilar Primo de Rivera (1983). Recuerdos de una vida, Dyrsa Edizioak
- ↑ Bowen, 2009, 261.
- ↑ Maza Zorrilla, 2014, 81-182.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bowen, Wayne H. (2009). «Spanish Pilgrimages to Hitler's Germany: Emissaries of the New Order». The Historian 71 (2): 258-279.
- Maza Zorrilla, Elena (2014). «El mito de Isabel de Castilla como elemento de legitimidad política en el franquismo». Historia y política: Ideas, procesos y movimientos sociales (Madrid: UCM; CEPC y UNED) (31): 167-192.
- Núñez Izquierdo, Sara (2014). El arquitecto Francisco Gil González (1905-1962) y la arquitectura salmantina del segundo tercio del siglo XX. Salamanca: Salamancako Unibertsitateko Zerbitzu Editoriala.
- Preston, Paul (2001). Palomas de Guerra. (traducido por Irene Gonzalo). Barcelona: Plaza & Janés Editores. ISBN 84-01-53051-2.
- Romero Salvadó, Francisco J. (2013). Historical Dictionary of the Spanish Civil War. Scarecrow Press