Edukira joan

Mercedes Peón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mercedes Peón

(2019)
Bizitza
JaiotzaCoruña, 1967 (56/57 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
galiziera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta musikagilea
Jasotako sariak
Musika instrumentuaahotsa
xirolarrua
Klarinetea

mercedespeon.gal
IMDB: nm0679281 Facebook: 100041938582548 Instagram: mercedes_peon Musicbrainz: 279c3bd0-8bd5-4a69-8ccd-cf371108271b Songkick: 178772 Discogs: 795864 Edit the value on Wikidata

Mercedes Peón (Oza dos Ríos, Coruña, 1967) abeslari galiziarra da, XXI. mendeko ahotsik ezagunenetakoa Galizian.

13 urte zituela Costa da Morteko pandereteirak entzun zituen eta 17 urterekin Galiziako herrietan barna ibili zen musika tradizionala ezagutu, gorde eta hurrengo belaunaldiei transmititu asmotan[1]. Xacarandaina folk elkartean sartu zen eta 17 urtetan zehar Galiziako musika eta dantza tradizionalak irakasten aritu zen[2], hala udal eskoletan, nola Galiziako telebistan eta Europako hainbat unibertsitatetan ere bai, Sorbona, Oporto, Gales[1]... Galiziako Telebistaren Luar saioan bere ikerketak azaldu zituen eta Galizia osoan egin zen ezagun.

Mercedes Peónen aurreneko grabaketak Galiziako beste artista batzuekin elkarlanean egindako abestiak izan ziren, Xosé Manuel Budiño, Os Diplomáticos de Monte-Alto, Carlos Núñez... Galiziatik kanporako musikariekin ere egin zituen kolaborazioak, Kepa Junkera, Alasdair Fraser eta Mano Negra taldearekin adibidez[2]. Garai hartan musika talde bat ere osatu zuen, Arjú izenekoa, baina abesti gutxi batzuk soilik grabatu zituen. Abesti famatuena Mareas Vivas izan zen, izen bereko telesailerako egindakoa.

2000 urtean plazaratu zuen bere aurreneko diska, Isué. Urteetan grabagailuan gorderik zituen doinuez osatu zuen, bere ikutu pertsonala emanez[1]. Anxo Pintos (Berrogüetto) eta Manuel Budiñorekin elkarlanean egin zituen abesti pare bat. Look berezia ere hartu zuen, ordurarte gerriraino zuen ilajea moztu eta eta burua erabat soildu zuen. Isué diskoa zela eta Folkworld aldizkariak urteko artistarik onenaren saria eman zion eta BBC Radio 3 irratiko sariketan finalista izan zen. 2002 urtean Ortigueirako Zelta Munduko Nazioarteko Jaialdian hartu zuen parte.

2003an Arjú diskoa atera zuen. 2005ean "Urteko Galiziarra" saria jaso zuen. Hirugarren diskoa 2007an atera zuen, Sihá. Lan guzti hauetan musika akustiko eta elektrikoaren arteko mugan aritu zen[1]. 2010 amaieran Sós diskoa atera zuen eta abangoardiarako pausu bat eman zuen erritmo urbanoak musika tradizionalarekin uztartuz. Word Chart Music Europe-ek diskorik onena aukeratu zuen bi hilabetetan eta urte guztia kontutan hartuta munduko bosgarren diskorik onena izan zen[3]. 2010 urtean Womex (World Music Expo) jaialdian hartu zuen parte, urte hartan Kopenhagen izan zen ospatu zen. Kopenhagez gain Europa osoan eta Kanadan kontzertu bira egin zuen. 2012an Varsobiako WVB taldearekin Polonian hainbat kontzertu eman zituen, 2015ean disko batean bildu zirenak[3].

Orain arteko azken diskoa 2018an atera zuen, Déixaas. Disko osoberezia da, folk doinuak punkarekin uztartzen baititu[4]. Diskoari izena ematen dion abestiaren bideoklipa ontziola batean grabatuta dago, atmosfera ilun eta pisutsua erakusten duelarik[2].

Azken urteetan musikaz gain dantza munduan ere egin du lan. O quiosco das almas perdidas musikalean aholkularitza lanak egin ditu. Zineman ere aritu da, dokumental eta laburmetraien musikak eginez; SóLODOS, Liste, pronunciado Líster, Cienfuegos 1913...[1]

  • Isué (2000, Resistencia)[5]
  • Ajrú (2003, Discmedi)[6]
  • Sihá (2007, Discmedi)[7]
  • Sós (2010, Do Fol)[8]
  • Déixaas (2018, Altafonte)[9]
  • Festival Cidade Vella de Santiago de Compostela:
    • 1990: Autentikotasunaren Saria
  • Folkworld aldizkaria:
    • 2000: Urteko artista onenaren saria
  • BBC Radio 3:
    • 2000: Urteko arsita onenaren sarian finalista.
  • Galiziako Xunta:
    • 2005: Urteko galiziarra
    • 2008: Musika Sari Nazionala

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e [https://www.mercedespeon.gal/biografia «Biograf�a»] www.mercedespeon.gal (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  2. a b c (Gaztelaniaz) «Biografía de Mercedes Peón - La Fonoteca» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  3. a b «Mercedes Peón | Culturactiva» www.culturactiva.org (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  4. «A resistencia á derrota de Mercedes Peón, Mónica de Nut e Ana García» Galicia Confidencial (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  5. (Gaztelaniaz) «LaFonoteca, Disco: Isué» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  6. (Gaztelaniaz) «LaFonoteca, Disco: Ajrú» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  7. (Gaztelaniaz) «LaFonoteca, Disco: Şihá» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  8. (Gaztelaniaz) «LaFonoteca, Disco: SÓS» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  9. (Gaztelaniaz) «LaFonoteca, Disco: Deixaas» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mercedes Peón Aldatu lotura Wikidatan