Mendaro (landarea)
Itxura
Mendaro (landarea) | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Lamiales |
Familia | Lamiaceae |
Generoa | Origanum |
Espeziea | Origanum majorana |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | marjoram (herb) (en) eta marjoram oil (en) |
Mendaroa (Origanum majorana) Lamiaceae familiako landare bat da, erabilera aromatikokoa, pinu eta garrazki usainarekin. Asiako ekialdian eta Mediterraneo inguruan bizi da. Lur lehor eta eguzkitsuak behar ditu hazteko.
60 zentimetroko altuera hartzen dute, zurkarak dira oinarrian, hostoak obalo itxurakoak eta zurixkak. Haziak biribilak, txikiak eta gorrixkak dira.
Osagarri kimikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landareak taninoak, pentonasak eta printzipio mikatzak ditu, mineralez gain. Bere esentzia aromatikoa, hori-berde kolorekoa, terpeno, terpineno eta origanola du (% 40), eta sabineno eta seskiterpenoak kantitate txikietan.