Memphrémagog (aintzira)
Memphrémagog (aintzira) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 205 m |
Mota | glaziar-aintzira |
Azalera | 102 km² |
Sakonera | 107 m |
Bolumena | 1.700 hm³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 45°06′29″N 72°16′34″W / 45.108°N 72.276°W |
Estatu burujabe | Kanada |
Probintzia | Quebec |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Rivière Magog (en) |
Erresidentzia denbora | 1,7 a |
Arroaren azalera | 1.777 km² |
Arro hidrografikoa | Saint-François River bassin (en) |
Memphrémagog aintzira (frantsesez: Lac Memphrémagog, ingelesez: Lake Memphremagog) Quebec (Kanada) eta Vermont (Estatu Batuak) arteko mugan kokaturik dagoen aintzira bat da[1].
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abenakierazko Mamhlawbagak hitzetik dator izena, "aintzira handia" esan nahi du[2].
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aintzirak 50 kilometroko luzera du eta %73a Quebecen dago, Memphrémagog udalerrian hain zuzen ere. Arro hidrografikoaren hiru laurdenak ordea AEBtako Vermont estatuan aurkitzen da.
Aintzirak jasotzen dituen erreka gehienak Vermonten daude; Clyde, Barton River eta Black ibaiak. Rivière aux Cerises da Quebeceko lurretan dagoen sarrerako ibai bakarra. Aintziraren hustubidea Magog ibaia da, iparralderantz ateratzen dena. Batazbesteko sakonera 15,5 metrotakoa da eta sakonera handiena 107 metrotakoa.
Aintziraren barnean 21 uharte daude, bost Estatu Batuen aldean daude, 15 Kanadaren aldea eta uharte bat nazioartekoa da.
Ekologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazal eremuan kokaturik dagoenez fosforo, sedimentu eta bestelako kutsatzaile ugari izan zituen baina 1980. hamarkadan ura arazteko lan handiak egin ondoren gaur egun 200.000 biztanleren ur hornidura asetzen du.
Turismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrantza turismo jarduera garrantzitsua da. Amuarraina, ortzadar-amuarraina, izokina, lutxoa, walleyea eta lupia arrantzatzen dira[3]. Neguan aintzira izoztu egiten da eta abenduaren 20 eta martxoaren 31 artean aintzira izotzeko arrantza baino ezin da egin[4].
Belaontzien kirol elkarte ugari ere badaude aintziraren ertzean[5].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Memphrémagog aintzira.
-
Belaontziak.
-
Aintzira izoztua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Parent, Michel; Occhietti, Serge. (1999). «Late Wisconsinan deglaciation and glacial lake development in the Appalachians of southeastern Québec» Géographie physique et Quaternaire 53 (1): 117–135. doi: . ISSN 0705-7199. (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
- ↑ Pierre Paré. (1985). La toponymie des Abénaquis. Commission de toponymie: Gouvernement du Québec, 52 or..
- ↑ Txantiloi:Fr-CA «Fishing guide lake Memphremagog and Massawippi, Ice fishing» Guide de pêche lacs Memphrémagog et Massawippi (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
- ↑ (Frantsesez) Jacques, Dany. (2022-12-13). «De nouvelles habitudes de pêche hivernale dès le 20 décembre au lac Memphrémagog» Le Reflet du Lac (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
- ↑ (Ingelesez) «Information» EST 1935 (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).