May Ayim
May Ayim | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Sylvia Brigitte Gertrud Opitz |
Jaiotza | Hanburgo, 1960ko maiatzaren 3a |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Berlin |
Heriotza | Berlin, 1996ko abuztuaren 9a (36 urte) |
Hobiratze lekua | Alter St.-Matthäus-Kirchhof Berlin (en) ![]() |
Heriotza modua | suizidioa: erorikoa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Ratisbonako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, pedagogoa, aktibista eta speech and language therapist (en) ![]() |
Enplegatzailea(k) | Berlingo Unibertsitate Librea |
Sylvia Brigitte Gertrud Opitz, "May Ayim" izenez ezaguna (Hamburgo, Alemania, 1960ko maiatzaren 3a - Berlin, 1996ko abuztuaren 9a) alemaniar poeta, pedagogo eta mugimendu afroalemaniarraren aldeko aktibista izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Emmanuel Ayim medikuntza ikasle ganiarraren eta Ursula Andler alemaniarraren alaba, umezurztegi batean hazi zen urte eta erdira arte, ondoren Opitz familia adoptiboarekin Münsterren (Ipar Renania-Westfalia) bizi izan zen, non 1966 eta 1970 artean Gievenbeckeko Saint Michael eskola primarioan eta Friulschiensschen moduko eskola integratu batean ikasi zuen. Bere ama biologikoak bizitza osoan uko egin zion edozein kontakturi, bere aitak haurtzarotik behin baino gehiagotan bisitatu zuen adopziozko etxean. Ondoren, Mayk Ganan ezagutu zuen aitona. Eskola amaitu ondoren, Mayk erizain laguntzaile izateko ikasketak egin zituen lehenengo. Aurrerago, pedagogia ikasi zuen Ratisbonan. 1986an afro-alemaniarren historiari buruz egin zuen tesia liburu gisa argitaratu zen, «Farbe bekennen» izenburuarekin. Lan hori Berlingo irakasle bati aurkeztu zioten, baina atzera bota zuten, Alemanian arrazakeriarik ez zegoela argudiatuta: «agian Estatu Batuetan, baina hemen ez».

Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1984. urtera arte Berlinen bizi izan zen, logopedia ikasketak egin zituen han, eta ikastaroen arduradun gisa lan egin zuen goi mailako eskola batean. 1985ean, «Initiative Schwarze Deutsche und Schwarze in Deutschland»-en kide sortzailea izan zen. Nazioarteko feminismo beltzaren ordezkariekin harremanetan jarri zen May, Audre Lorderekin, esaterako.[1]
Arraza-bereizkeriatik defendatu zen hitzaldietan eta bere poesiarekin. Eguneroko diskriminazio-esperientzietatik abiatuta, injustiziaz eta ezjakintasunaz arduratu zen. Horrela, Beltza, Mestizo edo Besatzungskind ("okupazio gerretako haurrak", jatorrizko guraso batengandik eta atzerriko indar militar bateko batengandik jaioak) izendapenen izaera iraingarria aurkitu zuen. Farbe bekennen idatzi zuen: «mestizo bat, beltz bat eta abandonatutako haur bat balio osoa duen gizaki bat dela erakusteko eginbeharra sentituz hazi nintzen» (orr. 207)
Alemanian zuria izateko moduaren ikerketa kritikoaren aitzindarietako bat da.
Euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Poesia kaiera (Susa, 2020)[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Catalina Oguntoye, May Ayim/Opitz, Dagmar Schultz: colores: Afro-alemán de Mujeres en las Huellas de su Historia.
- ↑ «Kaier bana Raymond Carverren eta May Ayimen poesiarentzat» Berria 2020-11-11 (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).