Edukira joan

Maule (ibaia)

Koordenatuak: 35°19′00″S 72°24′30″W / 35.3167°S 72.4083°W / -35.3167; -72.4083
Wikipedia, Entziklopedia askea
Maule
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera240 km
Geografia
Map
Koordenatuak35°19′00″S 72°24′30″W / 35.3167°S 72.4083°W / -35.3167; -72.4083
Estatu burujabe Txile
Eskualdea Maule eskualdea
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera20.600 km²
Arro hidrografikoaMaule basin (en) Itzuli
Ur-emaria467 m³/s
IturburuaLaguna del Maule (en) Itzuli
Bokalea
()
Ozeano Barea
Artikulu hau Txileko ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Maule (argipena)».

Maule (mapudungunez euritsua) Txile erdialdeko ibaia da, Maule eskualdea zeharkatzen duena. 240 kilometro luze da, eta haren arro hidrografikoak 20.300 kilometro koadroko eremua hartzen du (Txileko handienetan laugarrena). Oso arro menditsua da, %30 elur lerroaren gainetik baitago.

Ibilgu nagusia Maule ibaia bera da, Maule aintziran jaiotzen dena, 2200 metroko altueran, modu artifizialean peraltatua, bere ur bilketa ahalmena handitzeko. Aintzira hau Pehuenche edo Maule Nazioarteko Pasabidetik gertu dago. Ibaia ekialdetik mendebalderanzko norantzan doa.

Ibilbidea eta ibaiadarrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilguaren goiko zatian, bere ibaiadar nagusia Melado ibaia da, modu ez zuzenean Dial aintziran jaiotzen dena Guaiquivilo izenarekin, eta arroaren hegoekialdeko zatia bustitzen du. Gaur egun, Melado ibaia errepresatua dago Pehuenche zentralean energia hidroelektrikoa sortzeko.

Goikaldeko zatiko beste ibaiadar garrantzitsu batzuk Puelche ibaia, jaiotza tokitik 31 kilometrora batzen zaiona, Cipreses ibaia, Invernada aintzira ederra busti eta Cipreses Zentral Hidroelektrikoa urez hornitzen duena, eta Colorado eta Claro ibaiak dira. Lautadara iritsi aurretik Maule ibaia Colbún aintzirako enbaltsean errepresatua dago, izen bereko zentral hidroelektrikoa elikatzen duena.

Tarteko beheragunean, Maule ibaiak, San Javierretik gertu, bere ibaiadar nagusia den Loncomilla ibaiaren urak jasotzen ditu, arroaren hegoaldeko zatia bustitzen duena, eta Longaví ibaia eta Perquilauquén ibaiaren elkarketatik sortzen dena, ekialdetik eta mendebaldetik datozenak, hurrenez hurren. Loncomillaren bi ibaiadar garrantzitsu Putagán ibaia eta Achibueno ibaia dira, azken honek, bere aldetik, ibaiadar bezala Ancoa ibaia duelarik. Perquilauquén ibaiaren ibaiadar garrantzitsuak Purapel ibaia eta Cauquenes ibaia dira, Kostaldeko Mendilerroan jaiotzen direnak, eta ekialderantz isurtzen dira, sortzen duten ibai nagusian elkartzen diren arte.

Erdialdeko lautadan ere, Maulek Claro ibaiaren urak jasotzen ditu (berriz, eta O'Higgins eskualdean bezala, hemen Claro izeneko hiru ibai daude: Teno ibaiaren ibaiadarra den Claro ibaia, eta Maule ibaiaren bi ibaiadar, bata bere ibilguaren goikaldeko zatian eta bestea erdialdekoan), iparraldetik datorrena, eta arroaren iparraldeko urak biltzen ditu, Lircay ibaiaren urak jasoz.

Arroaren behealdeko zatian, Maulek soilik Estero de los Puercosen urak jasotzen ditu, emari urri bat ematen diona. Ia 250 kilometroko ibildea egin ondoren, Ozeano Barean itsasoratzen da, Constitución hiriaren iparraldean.

Espainiarrak maputxeen lurraldera iritsi aurretik, Inka inperioak, inperioaren hedapen prozesuetako batean bere eragina kontinentearen hegoaldera hedatu zuen, Maule ibairaino iritsiz, non Pikuntxe herriaren azpitalde bat zen Purumaukei aurre egin ondoren Inka inperioaren mugak ezarri ziren.

Inca Garcilaso de la Vegaren kronikaren arabera, Mauli edo Maule ibaiaren izenarekin, bere ibilguak Inka inperioak espainiarrek araukano bezala ezagutu zituzten herriekin zuen hegoaldeko muga ezartzen zuelarik.

« hegoaldean, muga bezala Mauli ibaia zuen, ekialdetik mendebaldera doana Txileko erresuma igaroz, araukanoengana iritsi aurretik »


Erreferentzia literarioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maule ibaia Txileko ibai literario nagusitzat hartu da. "Lainoetako ibaiak" izena ematen dion Eskualdean jaio ziren, bertan finkatu ziren edo euren gaiak bertan oinarritu zituzten olerkari, nobelagile, ipuingile, entsegugile, historialari, antzerkigile, kronista eta hizlari kopurua harrigarria da. Zenbait antologia, egileen hiztegi eta entsegu aurrekaririk gabeko emankortasun literario honen eta ibai historiko honek eta bere arroak sortu duten aberastasun kulturalaren lekuko dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]