Edukira joan

Mathieu Faivre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mathieu Faivre

Bizitza
JaiotzaNiza1992ko urtarrilaren 18a (32 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile alpinoa
Pisua78 kilogramo
Altuera175 zentimetro
Jasotako sariak

Twitter: mathieufaivre Olympic.org: mathieu-faivre Edit the value on Wikidata

Mathieu Faivre, (Niza, Frantzia, 1992ko urtarrilaren 18a) eski alpinoan lehiatzen den eskiatzaile frantziarra da, Isola 2000n (Itsas Alpeak) lizentziatua, bitan izan da munduko txapelduna.

Frantziako esperantza eski alpinoan, erraldoi eta super G diziplinako Frantziako txapelketa minimoetan gailentzen da; baita kadeteen jaitsieran, erraldoian eta super konbinatuan ere, juniorreko erraldoian munduko txapeldun titulua irabazi aurretik, 2010eko urtarrilaren 31n, Les Houches-en, hemezortzi urterekin, lorpenean Alexis Pinturault herrikidea ordeztuz. Seniorren artean, berriz, Frantziako bi txapeldun titulu lortu zituen, eslalomean 2010ean eta superkonbinatuan 2011n. 2016ko abenduaren 4an, Val d'Isère-n, Munduko Kopako lehen garaipena lortu zuen eslalom erraldoian. 2017an, munduko txapelketetan, lehen urrezko domina irabazi zuen Frantziako taldearekin, Saint-Moritz-eko Munduko Taldekako Ekitaldian.

Munduko banakako txapeldun izan da bi aldiz Cortina d'Ampezzon jokatutako 2021eko mundialetan, otsailaren 16an; proba paraleloa irabazi zuen, eta, amaitu baino bi egun lehenago, eslalom erraldoiko bi txandak irabazi zituen; hori guztia, Jean-Claude Killy-k baino 53 urte geroago lortu zuen. Gero, Bansko-n, astebete beranduago, garaipena lortu zuen Munduko Kopan, diziplina horretan lehengo garaipena lortu eta lau urtera. 2022ko Pekingo Jokoetan, eslalom erraldoiaren brontzezko domina irabazi zuen, eta domina irabazten zuen diziplinako bosgarren eskiatzaile frantziarra izan zen.

Mathieu Faivre eskiko monitore baten semea da. Isola 2000n hazi zen, eta bertan ikasi zuen eskian[1]. Ondoren, Saint-Eco-de-Tinée-ko eski eta estudioen atalera bildu zen; gero, berriz, Plagne kirol kluban sartu zen, nahiz Isola 2000n jarraitu. Saint-Michel-de-Maurienne mendi-jardueren bigarren hezkuntzako eskolan jarraitu zuen ikasten goi-mailako eskiatzaile gisa[2], eta BEP bat prestatu zuen.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gazte nabarmendu zen itxaropen handi bezala Frantziako eski alpinoan; 2009ko otsailean, Szczyrken (Polonia), Europako Gazte Olinpiar Jaialdian hartu zuen parte, eta, bertan, eslalom erraldoia irabazi zuen, Stefan Luitz alemaniarraren aurretik; gero, bere lehen junior urtean, Garmisch-Partenkirchen-eko 2009ko martxoko Munduko Txapelketako hiru probatan hartu zuen parte (jaitsiera, Super G eta eslalom erraldoi diziplinetan, postu onena 20. izanik, Super G modalitatean).

2010eko otsailean, Munduko Junior Txapelketetan, bigarren aldiz hartu zuen parte, Les Houchesen eslalom erraldoia irabaziz Stefan Luitzen aurretik. Hurrengo astean, lehen goiko 10a lortu zuen Europako Kopan, Meribelgo eslalom erraldoian, eta lehen podiuma, konbinatuan bigarren postua lortu baitzuen 2010eko martxoan, Italian. Urte amaieran, gazteen munduko txapeldun gisa, Munduko Kopako finaletara gonbidatu zuten, eta 15. postua lortu, eta lehen puntuak eraman zituen.

2011ko denboraldian, Europako Kopako hainbat probatan, parte hartu zuen. Europako Kopako eslalom erraldoiaren sailkapeneko goiko 10a osatu zuen, eta hirugarren postua lortu zuen Formigalen (Espainia). Gazteen Munduko Txapelketetan, ez zuen eslalom erraldoiko titulua gordetzea lortu, baina, Crans-Montana-n, brontzezko domina lortu zuen Alexis Pinturault herrikidearen eta Vincent Kriechmayr austriarraren atzetik. Azkenik, Munduko Kopan, lau aldiz baino ez da aukeratua izan, eta behin baino ez ditu puntuak lortu, Banskoko superkonbinatuan 17. postu batekin.

2012ko denboraldian, argi eta garbi erakusten du, Munduko Kopara deitua izateko, Europako Kopan nabarmendu nahi dela. Behin bakarrik igo zen podiumera, Oberjoch-en eslalom erraldoiko garaipenerangatik. Hala-hola ibiliz, sailkapeneko laugarren lekuan amaitu zuen eslalom erraldoian. Juniorren Munduko Txapelketan, podiumaren oinean gelditu zen bi aldiz, eslalom erraldoiko eta jaitsierako laugarren postuekin. Munduko Kopan, denboraldian, lau probatan hartzen du parte, eta, lehen puntuak, eslalom erraldoian erregistratzen ditu 23. postu batekin Kranjska Goran, 34. dortsalarekin.

2013ko denboraldia inflexio-puntu bat da, eslalom erraldoian espezializatzen baita. Europako kopetarako bidean, Munduko Kopako Frantziako taldean sartzen da diziplina horretan. Munduko Kopan, gora egiten du pixkanaka, eta lehen goiko 10a lortzen du Alta Badian 10. postuarekin. Aurrerapen on horrek bultzatuta, Schladming-eko Munduko Txapelketetarako hautatu zuten, eta eslalom erraldoiko 21. lekua lortu zuen.

2013ko abenduan, Beaver Creekeko eslalom erraldoian podiumera hurbildu, eta laugarren postua lortu zuen. 2013-2014 denboraldian, beste hiru goiko 10 lortu zituen. 2014ko Neguko Olinpiar Jokoetan, parte hartu zuen, eta 24. postuan sailkatu zen eslalom erraldoian.

2016ko otsailaren 13an, Munduko Kopan, bere lehen podiumera igo zen Naeba-ko eslalom erraldoian, bigarren amaituta Alexis Pinturaulten atzetik. Bere bigarren podiuma, martxoan iritsi zen, Saint-Moritzeko finalean, Frantziako selekzioak podiuma beretuz, Thomas Fanara irabazlearen eta Alexis Pinturaulten atzetik 3. postua eginez[3]. 2016ko abenduaren 4an, eslalom erraldoia irabazi zuen Val d'Isèreko Munduko Kopan, bere lehen garaipena. Lehenengo txandan, 2. denbora azkarrena egin zuen, Marcel Hirscher-engandik 0,010 segundora, La Dailleko OK pistan; bigarren ibilbidean, denborarik onena egin zuen, eta, azkenean, segundo erdiko aldea atera zion austriarrari[4]. 2018an, zazpigarren izan zen Pyeongchang-eko Olinpiar Jokoetako eslalom erraldoian.

Cortina d'Ampezzoko 2021eko Munduko Txapelketan, banakako diziplina berri bat aurkeztu zen: paraleloa. Otsailaren 16an, Mathieu Faivre 9. postuan sailkatu zen. Final-zortzirenetan, Samu Torsti kanporatu zuen; final-laurdenak estu gainditu zituen Fabio Gstreinen aurka; Alexander Schmid-i, ostera, erraz irabazi zion finalerdietan, finalean Filip Zubčić-i aurre egin aurretik. Lehen itzulian 0,230 segundogatik gaindituta, 0,480 segundotik irabazi zion bigarren ekitaldian, eta titulua eskuratu zuen, proba honetako lehen munduko txapelduna bilakatuz[5] .

Handik bi egunetara, 4. postua lortu zuen eslalom erraldoiko lehen proban, ordurarte Alexis Pinturaulten agintepean[6]. Bere tadekidearengandik 0,58ra jarri zen. Bigarren ekitaldian, lasterketaren kontrola bereganatzen utzi zion denbora egin zuen Nizako eskiatzaileak. Marco Schwarz-i 0,87ko aldea atera zion oringoan. Alexander Schmid, lehen kanporaketan hirugarren izan zena, ibilbidetik irten zen. Luca de Aliprandini, bigarren lehenengo ibilbidean, 0,63ra hurbiltzen zaio. Orduan, Pinturaultek «atea ixten du» Mathieu Faivre, pistaren behealdean, itxaroten duen bitartean[7]. Baina Munduko Kopako sailkapen orokorreko liderrak barne-akats bat egin zuen bost ateren ostean, eta ibilbidea utzi zuen. Mathieu Faivre diziplinako lehen munduko txapeldun frantziarra da, Jean-Claude Killyren, 1968an Grenoblen, ondotik[7]. Olinpiar Jokoek eski alpetarreko munduko txapelketen balioa zuten orduan. Bi urte lehenago, Guy Périllat erraldoi gisa koroatu zuten Portillo Worlds-en. Bere tituluaren ondoren, Mathieu Faivrek hauxe deklaratuko du: «Batez ere erraldoiarengatik etorri nintzen hona. Domina ederrenarekin joatea, sentimendu ikaragarria besterik ez da. 53 urte dira Frantziako munduko txapeldunik ez dagoela erraldoi diziplinan; nire diziplina da; ia, hori bakarrik egiten dut; beraz, gauza asko adierazten ditu. Eta Killy, oraindik, erreferentea da eski alpinoan, ibilbide ikaragarria duen Alexisekin batera. Zerrendan, nire izena haren ondoren jartzeak esanahi handia du[8]. .

Otsailaren 27an eta 28an, Munduko Kopa Banskon hasten da berriro bi eslalom erraldoietan. Lehen egunean, Filip Zubčić-en atzetik, bigarren sailkatu zen, eta, hurrengo egunean, 75 ehuneneko kendu zizkion Marco Odermatt-i eta 81 ehuneneko bere herrikide Alexis Pinturault-i. Hau izango da, beraz, Nizako eskiatzailearen bigarren garaipena, Val d'Isèreko Oreiller-Killy pistan 2016ko abenduaren lehenean irabazi eta 1547 egun geroago.

2021-2022 denboraldian, bere emaitzarik onena Adelboden-go erraldoian izango da, bosgarren postua lortu baitzuen 2022ko Pekingo Jokoetara lehiatzera joan aurretik. Otsailaren 13an, Ice River pistan, hirugarren sailkatu zen lehen txandan, Marco Odermatt-en atzetik 8 ehunenekora, denborarik azkarrena. Bigarren ibilbidean, beharrezko zena egin zuen bere postuari eusteko; Odermattek irabazi zuen Žan Kranjec-en aurretik, eta Mathieu Faivrek brontzezko domina lortu zuen. Olinpiar Jokoetako bosgarren dominadun frantziarra da eslalom erraldoian: François Bonlieu (1964an urrezko domina), Jean-Claude Killy (1968an garaile), Joël Chenal (2006an zilarrezkoa) eta Steve Missillier-en (2014an zilarrezkoa) atzetik, eta Alexis Pinturault (brontzea 2014 eta 2018an)[9].

Bizitza pribatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko martxoan, Mathieu Faivre Mikaela Shiffrin eskiatzaile eta txapeldun amerikarrarekin harremandu zen[10][11]. 2019ko udan banandu ziren[12].

Olinpiar Jokoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Proba / Aldia Jaitsiera Super G Eslalom erraldoia Eslaloma
2014
Errusia Sotxi
24
2018
Hego Korea Pyeongchang
7
2022
Txinako Herri Errepublika Pekin
3. postua, brontzezko domina Brontzea

Munduko Txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Proba / Aldia Jaitsiera Super G Eslalom erraldoia Eslaloma Paraleloa Taldeka
2013
Austria Schladming
21
2015
Ameriketako Estatu Batuak Vail - Beaver Creek
DNF Final-laurdenak
2017
Suitza Saint-Moritz
9 1. postua, urrezko domina Urrea
2019
Suedia Are
17
2021
Italia Cortina d'Ampezzo
1. postua, urrezko domina Urrea 1. postua, urrezko domina Urrea
  • Sailkapen orokor onena : 2017an 14.
  • 10 podium 2 garaipen barne.
Urtea/Sailkapena Orokorra Jaitsiera Super G Eslalom erraldoia Eslaloma Konbinatua Paraleloa
Sailk. Puntuak Sailk. Puntuak Sailk. Puntuak Sailk. Puntuak Sailk. Puntuak Sailk. Puntuak Sailk. Puntuak
2010 117. 16 - - - - 36. 16 - - - - - -
2011 135. 14 - - - - - - - - 35. 14 - -
2012 126. 8 - - - - 44. 8 - - - - - -
2013 78. 71 - - - - 25. 71 - - - - - -
2014 44. 168 - - - - 11. 168 - - - - - -
2015 61. 111 - - - - 16. 111 - - - - - -
2016 21. 423 - - - - 4. 423 - - - - - -
2017 14. 440 - - - - 2. 440 - - - - - -
2018 48. 145 - - - - 12. 145 - - - - - -
2019 35. 239 - - - - 9. 239 - - - - - -
2020 29. 249 - - - - 7. 225 - - - - 23. 24
2021 16. 404 - - - - 5. 378 - - - - 10. 26

Garaipenen xehetasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aldia / Froga Jaitsiera Super G Eslalom erraldoia Eslaloma Super konbinatua Guztira
2016-2017 Frantzia Val-d'Isère 1
2020-2021 Bulgaria Bansko 1
Guztira 0 0 2 0 0 2

Junior mailako Munduko Txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko urtarrilaren 31n, Mathieu Faivrek junior mailako slalom erraldoiko munduko txapeldun titulua irabazi zuen Les Houches-en. Aurreko urtean, parte hartu zuen 2009ko Garmisch-Partenkircheneko Munduko Txapelketan, non bere errendimendurik onena 20. bat izan baitzen, super G diziplinan.

Proba / Aldia Jaitsiera Super G Eslalom erraldoia Eslaloma
2009
Bulgaria Garmisch
31 20 32 -
2010e
Bulgaria Mont Blanc
42 Uzte 3. postua, brontzezko domina Urrea Uzte
2011
Bulgaria Crans-Montana
3. postua, brontzezko domina Brontzea 7

Frantziako Txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Frantziako txapelduna eslalom erraldoian 2014an, Frantziako txapeldunordea 2015ean.
  • Frantziako txapelduna eslalomean 2010ean.
  • Frantziako txapelduna konbinatuan 2011n, 3. 2010ean eta 2016an.

Frantziako txapeldun 12 titulu (errekorra)

  • 2022 :Merezimenduaren Ordena Nazionaleko Zalduna[13]

Oharrak eta erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlazionatutako artikuluak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]