Martzeloren antzokia
Martzeloren antzokia | |
---|---|
Teatro di Marcello | |
Regio IX Circus Flaminius | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Italiako eskualdeak | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Muga-hiri | Erroma |
Erromako Rioniak | Sant'Angelo |
Koordenatuak | 41°53′31″N 12°28′46″E / 41.89191°N 12.47948°E |
Inaugurazioa | 14 |
Martzeloren antzokia, Antzinako Erroman eraikitako antzoki bat da, partzialki kontserbatua dagoena. Sant'Angelo rionean kokaturik dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Julio Zesarrek bultzatu zuen bere eraikuntza, eta Augustoren agintaldian amaitua izan zen, K.a. 13 eta K.a. 11 bitartean. Augustoren iloba zen Marko Klaudio Martzelori eskainia izan zen, erruki bezala, printze hau, goizegi hil baitzen, K.a. 23an, eraikin hau Marteren Zelaian altxatua izan aurretik. K.a. 17an, eraikuntza lanak oraindik amaitu gabe zeudenean, Augustok, antzokian, ludi saecularis ospetsuak ospatu zituen, Horaziok kantatuak. Inaugurazio egunean, Augustok, ustekabe arin bat jasan zuen: eserleku ofiziala hautsi egin zen eta, enperadorea, bizkarrez erori zen.
Kalkuluen arabera, kabeak (129,80 metroko diametroa), 15.000 eta 20.000 pertsonentzako tokia zuen, Zesarren Erromako bigarren antzokirik handiena bihurtuz, Ponpeioren antzokiaren ondoren. Koroarentzako guneak, 37 metroko diametroa du; eskenategiak, honen hondarrik ez dagoelarik, absidedun gela bana zuen albo banatan, horietako batetaz, oraindik, pilastra bat eta zutabe bat zutik geratzen direlarik. Eskenategiaren atzean, zirkuluerdi formako exedra handi bat zegoen, bi tenplu txikiekin.
Fatxadako materiala, Barcoko harrobiko trabertinoa da, Tivoliko bainuetatik gertu, Koliseoan erabilitako bera. Eta Koliseoan bezala, arkuak, gainjarritako ordena klasikoez estaltzen dira, kasu honetan dorikoa (toskanarra) behean eta jonikoa goian.
64ko sutean kaltetua izan zen, baita Vespasiano eta Vitelio enperadoreen arteko guduetan ere, eta, azkenik, IV. mendearen hasieran bertan behera utzia izan zen. Berehala, harrobi bezala erabilia izan zen, eta, jada IV. mendean bertan, bere blokeak, Zestio zubia konpontzeko erabili ziren. 1150ean gotorleku bihurtua izan zen, beranduago berriz suntsitzea eragotzi zuena.
XIII. mendean, eraikina, Savelli familia nobleak okupatu zuen; XVIII. mendean, Orsinitarren jabetzara pasa zen. Kabearen kanpo fatxadako hirugarren solairuan dagoen Pizkunde garaiko jauregia, Baldassare Tommaso Peruzzi arkitektoak eginikoa da.
Martzeloren antzokia, gaur egun ikus daitekeen bezala, 1926 eta 1932 bitartean eginiko meritu handiko zaharberritze eta artifizial eta okupatzaileen askapen lan baten ondorio da.