Marilyn Manson
Marilyn Manson | |
---|---|
Marilyn Manson 2012an, zuzenean | |
Datuak | |
Ezizenak | Marilyn Manson & The Spooky Kids |
Jatorria | Fort Lauderdale, Florida |
Musika mota | Industrial rock eta alternative metal |
Urteak | 1989-egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Nothing, Interscope |
Taldekideak | |
Marilyn Manson Twiggy Ramirez Ginger Fish Chris Vrenna | |
Informazio gehigarria | |
www.marilynmanson.com | |
Marilyn Manson 1989an Floridan sortutako industrial rock eta alternative metal musika taldea da. Heavy metal, industrial musika, eta Glam rockak dira taldearen eragin nagusiak. Orokorrean, Marilyn Mansonen musika sailkatzeko zaila da, disko bakoitzak bere soinua eta irudia baititu. Taldearen gehiegizko emanaldiei esker, berehala lortu zuen ospea Florida mailan. Denboraren poderioz, zaletasuna mundu osora hedatu da.
Zaleekin batera polemika iritsi zaio taldeari, batez ere Marilyn Manson abeslari nagusiaren jokabidearengatik. Ezagunak dira erlijio eta politika munduko hainbat bururekin izandako ika-mikak.
Taldekide bakoitzak izena hartzeko sistema bera eratu du: pop kulturaren emakumezko izena eta serie hiltzaile baten abizena nahastuz. Ohiz kanpoko makillaje eta arropa deigarriak eramanda, jokaera txundigarria (batzuen irudikoz, iraingarria ere) izaten dute emanaldietan nahiz edozein lekutan. Kritika andana jaso dute erlijioaren kontra abesteagatik eta sexua, drogen zein bortizkeria etengabe aipatzeagatik. Haien aurkako protestek batzuetan jotzea ere galarazi diete.
Egungo taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Marilyn Manson (Brian Warner) – ahotsa
- izenaren jatorria: Marilyn Monroe + Charles Manson
- Tim Skold (Thim Sköld) – gitarra eta baxua
- Madonna Wayne Gacy (Stephen Bier, Jr.) – teklatua eta bateria elektrikoa
- izenaren jatorria: Madonna + John Wayne Gacy
- Ginger Fish (Kenny Wilson) – bateria
- izenaren jatorria: Ginger Rogers + Albert Fish
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Albuma | Oharrak |
---|---|---|
1994 | Portrait of an American Family | Estreinako estudio albuma. |
1995 | Smells Like Children (EP) | Portrait of an American Family diskoko remixak. |
1996 | Antichrist Superstar | Bigarren estudio albuma. |
1997 | Remix and Repent (EP) | Antichrist Superstar diskoko remixak eta zuzeneko grabaketak. |
1998 | Mechanical Animals | Hirugarren estudio albuma. |
1999 | The Last Tour on Earth | Lehen zuzeneko albuma. |
2000 | Holy Wood (In the Shadow of the Valley of Death) | Laugarren estudio albuma. |
2003 | The Golden Age of Grotesque | Bosgarren estudio albuma. |
2004 | Lest We Forget | Kanta hautatuak. |
2007 | Eat me, Drink me | Seigarren estudio albuma. |
2009 | The High End of Low | Azken albuma. |
2012 | Born Villain | |
2015 | The Pale Emperor | |
2017 | Heaven Upside Down | |
2020 | We Are Chaos |