Mariano Doporto
Mariano Doporto | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cáceres, 1902ko urtarrilaren 18a |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | Cáceres Madril Baiona Dublin Bartzelona |
Heriotza | Dublin, 1964ko irailaren 8a (62 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea Bartzelonako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | meteorologoa eta fisikaria |
Enplegatzailea(k) | Met Éireann (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Espainiako Langile Alderdi Sozialista |
Mariano Doporto Marchori (Cáceres, 1902ko urtarrilaren 18a-Dublin, 1964ko irailaren 8a) fisikari eta meteorologo espainiarra izan zen Donostiako Igeldoko Behatoki Meteorologikoaren zuzendaria izan zen. Hargin beltza eta gerra ondoren erbesteratu behar izan zen eta Irish Meteorological Service-ren zuzendaria izan zen.[1] Euskal Herriarekin lotura handia izan zuen beti.
Biografía
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cáceresen jaioa, Madrilgo Unibertsitate Zentralean Fisika ikasi zuen. 1923an, Fisikako doktoregoa prestatzen hasi zen. 1925an Madrilgo La Mantuana logian onartu zuten; Doportoren izen sinbolikoa "Marte" izan zen. 1927an Donostiako Igeldoko behatokiaren burua izendatu zuten, Juan Migel Orkolagari ordezkatzeko, eta behatokia berritzeko lan handiak egin zituen. Donostian Altuna Logia Agurgarrian integratu zen, eta framazonen maisu-gradua lortu zuen.[2] Halaber, Espartako Logiako kidea izan zen; logia hori antifaxista zen, eta Baionan zuen bere egoitza. 1931an Mercedes Laguía Paracuellosekin ezkondu zen, eta 1938an Bartzelonako Unibertsitatean Fisika Esperimentaleko Doktoretza egin zuen. Bere tesia La turbulencia dinámica de la atmósfera en Barcelona izan zen.
1939an Espainiatik ihes egin behar izan zuen Baionan erbesteratuz. Ondoren, Eirera joan zen eta, 1940an, bertako zerbitzu meteorologikoetan integratuz, Irish Meteorological Service. 1948an IMSren zuzendari izendatu zuten, eta nazioarteko foroetan hartu zuen parte. Dublinen hil zen Euskal Herrira itzuli gabe, 1964an.[1]
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cincuenta y cinco años de observaciones pluviométricas en San Sebastián (1878-1932). Donostia: Igeldoko Behatokiaren Argitaratzeak, 6. zk., 1933.
- La turbulencia dinámica de la atmósfera en Barcelona. Madril: Servicio Meteorológico Español, 1938.
Artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "La estructura de la atmósfera: troposfera y estratosfera", Anales de la Sociedad Española de Física y Química, 25 (1927), 139-157 or.
- "The significance of the isopycnic level", W. A. Morgan-ekin batera. Quarterly Journal of the Royal Meteorological Society, 73, 1947, 317-318 or.
- "The isopycnic level and the coupling of tropopausa and surface waves", Annales de Géophysique, 7. zk., 1951ko urria-azaroa.
- "Nodal surfaces in the atmosphere with special reference to isopycnic and horizontal motion levels", Archiv für Meteorologie, Geophysik und Bioklimatologie, A-14, 1964.