Edukira joan

Mariann Budde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mariann Budde

(2012)
Bizitza
JaiotzaNew Jersey1959ko abenduaren 10a (65 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Rochester (en) Itzuli Artean graduatu : zientzia historikoa
Virginia Theological Seminary (en) Itzuli Master of Divinity (en) Itzuli
Virginia Theological Seminary (en) Itzuli Doctor of Ministry (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakapaiza
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa

IMDB: nm7330432 Facebook: bishopmariannbudde Twitter: Mebudde Instagram: mariannbudde Edit the value on Wikidata

Mariann Edgar Budde (Summit, New Jersey, AEB, 1959) Ameriketako Estatu Batuetako eliza episkopalianoan prelatua da. 2011ko azarotik Washingtongo gotzain edo apezpikua da: Washingtongo Katedral Nazionalean du postu hori, esangura politikoko eliza bat, AEBetako presidenteek bertako zeremonietan parte hartzeko ohitura baitago, fede-arteko izendatzen diren ekintzetan.[1]

Budde diakono izendatu zuten 1988an, eta apaiz 1989an. Minneapolisko St. John's elizako errektore izan zen 1993tik 2011n Washington-eko apezpiku bihurtu zen arte. Budde Washingtongo elizbarruti episkopalianoko lehenengo emakumezko gotzaina izan da. Eliza anglikanoaren nazioarteko adarrak dira episkopalianoenak eta, anglikanoen artean, episkopalianoak aitzindari izan ziren emakumezkoei apaizgoa zabaltzen. 1980ko hamarkadan izan ziren lehen emakume gotzainak Estatu Batuetan.

2017an, Katedral Nazionaleko beirateak aldarazi zituen, AEBetako Sezesio Gerrako esklabismoaren aldeko jeneral konfederatuei ohore egiten baitzieten.[2] Ordezko beirateak bere agindupean ezarri ziren 2023an: eskubide zibilen mugimendua irudikatzen du ikonografia berriak.

2018an, eraildako gizon homosexual baten errautsak (Matthew Shepardenak) katedralean ehorzteko zeremonia zuzendu zuen.[3]

Donald Trumpekin polemika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2025eko urtarrilean, Donald Trumpen bigarren agintaldia hasi eta biharamunean, zeremonia bat egin zelarik Katedral Nazionalean, sermoia eman zuen Buddek, eta polemikoa suertatu zen. Talde baztertuekiko errukia eskatu zuen. Entzule izan ziren, Donald Trumpez gain,[4] JD Vance presidenteorde berria; Mike Johnson Ordezkarien Ganberako presidentea; eta Pete Hegseth, Trumpek defentsa idazkari izateko aurkeztutako hautagaia.[5][6] Sermoian, zehazki, LGTBIQ+ komunitateak, etorkinak, eta gerratik ihesi doazen errefuxiatuak aipatu zituen Buddek.[4][5][7][4] Gero zehaztu zuen Buddek lidergorako ezaugarri funtsezkoak azpimarratu nahi izan zituela, eta ezaugarri horietako bi direla errukia eta batasuna.

Mezaren ondoren, Buddeni "ustezko apezpiku" eta "ezker erradikal gogorreko Trump-gorrotatzaile" deitu zion Trumpek.[8][9] Trumpek "oso aspergarritzat" jo zuen sermoia, eta barkamena eskatzeko esijitu zien Budderi eta Eliza Episkopalianoari.[10][11] Buddek beste kritika asko jaso zituen. Robert Jeffress artzain ebanjelikoak apezpikua kondenatu zuen "gure presidente handia aldeztu beharrean iraindu" zuelako. Mike Collins kongresukide errepublikanoak Budde "deportazio-zerrendara gehitu beharko litzatekeela" esaten zuen.[10][12][13]Megan Bashamek eta eskuin muturreko beste pertsonaia erlijioso batzuek gertakaria erabili zuten emakumeak apaiz bihurtzearen aurkako iritziak plazaratzeko.[14] Aldekotasunak ere izan zituzten Budderen adierazpenek; adibidez eskubide zibilen defendatzaile Bernice Kingen aldetik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Mariann Budde» artikulutik itzulia izan da, 2025-01-28 data duen 1272425395 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2025-01-28 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. (Ingelesez) Ghaffari, Kuros. (2014-09-29). «Washington’s longest-running construction project kicks off...on this day» ShareAmerica (Noiz kontsultatua: 2025-01-28).
  2. (Ingelesez) «Washington National Cathedral decides to remove windows with Confederate generals» Episcopal News Service 2017-09-06 (Noiz kontsultatua: 2025-01-28).
  3. (Ingelesez) Riedel, Samantha. (2025-01-24). «Before Standing Up to Trump, Bishop Budde Helped Matthew Shepard's Parents Safely Lay Their Son to Rest» Them (Noiz kontsultatua: 2025-01-28).
  4. a b c (Ingelesez) Dias, Elizabeth; Balk, Tim. (2025-01-21). «Who Is Mariann Edgar Budde, the Bishop Who Made a Plea to Trump?» The New York Times ISSN 0362-4331..
  5. a b (Ingelesez) Kanno-Youngs, Zolan; Balk, Tim; Green, Erica L.. (2025-01-21). «Bishop Asks Trump to 'Have Mercy' on Immigrants and Gay Children» The New York Times ISSN 0362-4331..
  6. «WATCH: 'Have mercy' on LGBTQ+ communities and immigrants, Episcopal bishop asks Trump» PBS News January 21, 2025.
  7. Ray, Siladitya. (January 22, 2025). «What Did The Bishop Say To Trump During The Inaugural Prayer Service? Here's The Full Transcript» Forbes.
  8. (Ingelesez) Lavietes, Matt; Prindiville, Tara. (22 January 2025). «Bishop at inaugural prayer service urges Trump to 'have mercy' on LGBTQ children, immigrants» NBC News.
  9. Starcevic, Seb. (January 22, 2025). «Trump launches savage attack on bishop who asked for 'mercy' for minorities» Politico.
  10. a b (Ingelesez) Stanley, Tiffany; Superville, Darlene; Fields, Gary. (January 21, 2025). Trump demands an apology from bishop who asked him to 'have mercy' on LGBTQ+ people and migrants. Associated Press.
  11. (Ingelesez) Anna Betts. (January 23, 2025). «Bishop who angered Trump with call for mercy says she will not apologize» The Guardian.
  12. (Ingelesez) Fields, Ashleigh. (2025-01-21). «Mike Collins wants Bishop Budde on 'deportation list' after Trump prayer service» The Hill.
  13. Ferrell, Paul; Hawkinson, Katie. (January 22, 2025). «Brave bishop tells Trump to his face 'Have mercy on trans children and immigrants – they are scared of you'» The Independent.
  14. Wingfield, Mark. (January 23, 2025). «Basham and others link criticism of Budde to threat of female preachers» Baptist News Global.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]