Maria Errumaniakoa
Maria Errumaniakoa, Maria Alexandra Victoria Edinburgheko printzesa jaioa (Eastwell Park, Kent, Ingalaterra, 1875eko urriaren 29a - Sinaia, Errumania, 1938ko uztailaren 18a) Errumaniako erregina ezkontidea izan zen.
Alfredo, Edinburgheko dukea (geroago Saxonia-Coburg-Gothako dukea) eta Maria Aleksandrovna Errusiakoaren alaba izan zen. 1893an Fernando I.a Errumaniakoarekin ezkondu zen, oraindik printze oinordeko zenean. Erregina ezkontidea izan zen 1914tik 1927ra.
Lehen Mundu Gerran erizain gisa jardun zuen zauritutako soldaduekin. 1919an Parisko Bake Biltzarrera joan zen eta Errumania zabalduaren aldeko kanpaina egin zuen. 1922an bere senarrarekin batera koroatu zuten Alba Iulian. Oso ospetsua izan zen Errumanian eta atzerrian.
Senarra 1927an hil zitzaion eta Mariak uko egin zion bere biloba Migel I.a Errumaniakoaren Erregeordetza Kontseiluan parte hartzeari. Bere seme Karlos II.a Errumaniakoak bizitza publikotik aldendu zuen tronura igotzean.
Errumanieraz eta ingelesez idatzitako 34 liburu argitaratu zituen. Horietako bat The Story of My Time autobiografia izan zen.
Seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Karlos II.a Errumaniakoa, Errumaniako erregea
- Elisabet Errumaniakoa, Greziako erregina ezkontidea.
- Maria Jugoslaviakoa, Jugoslaviako erregina ezkontidea.
- Nikolas Errumaniakoa, Printze erregeordea.
- Ileana Errumaniakoa, Austriako artxidukesa.
- Mircea Errumaniakoa