Maratongo Gudua
Maratongo Gudua | |||
---|---|---|---|
Mediar Gerren zati | |||
Gudu zelaia gaur egun | |||
Data | K.a. 490eko abuztu edo iraila | ||
Lekua | Maraton, Grezia | ||
Koordenatuak | 38°07′05″N 23°58′42″E / 38.118055555556°N 23.978333333333°E | ||
Emaitza | Greziar garaipen erabakigarria | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Maratongo Gudua[1] (antzinako grezieraz: Μάχη τοῡ Μαραθῶνος, Mache tou Marathonos) Lehen Mediar Gerraren emaitza erabaki zuen gudu bat izan zen. K.a. 490ean gertatu zen, Atenastik berrogei kilometro ingurura dagoen Maraton hirian. Alde batean Dario I.ak zuzendutako persiar armada zegoen; Atenas inbaditu eta konkistatu nahi zuen, hiri horrek joniar matxinadan izan zuen parte hartzeagatik. Beste aldean, berriz, atenastarrak eta haien aliatuak zeuden. Gudu hartako balentriarik gogoratuena Filipidesena izan zen, Maratondik Atenasa lasterka joan baitzen, guduan garaipena lortu zutela iragartzera. Gertakari hura maratoi proba atletikoaren jatorritzat jotzen da.
Erreferentzia historikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guduaren iturri historiko nagusia Herodotorena da. Gudu hartako gertakariak VI. liburuan deskribatzen ditu, 102. eta 117. paragrafoen artean. Baina Herodoto gudua gertatu eta urte batzuetara jaio zen, eta bere liburua Kaliasen bakearen ondoren (449-448) idatzi zuela uste da. Haren estilo berezia gertakari miragarriak edertzean datza, guduan erabakigarriak izan daitezen moldatzen ditu, adibidez honako hau dionean: "Pan jainkoa agertu zitzaion Filipidesi Espartarako bere bidean", "Hipiasek persiarren hondamendia iragartzen duen amets bat du" edo "mamu batek Epizelus atenastarra itsutzen du guduan".[2]
Guduaren testuingurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K.a. 511n, Espartako errege Kleomenes I.aren laguntzarekin, atenastarrek hiriko tiranoa zen Hipias kanporatu zuten. Hipiasek Sardesa ihes egin zuen, gertuen zegoen satrapa zen Artafernesen gortera, eta berriz boterera itzultzen bazuten Atenasen kontrola emango ziola agindu zion.[3]
Atenasek Persiari Hipias epaitua izateko ematea eskatu zionean, persiarrek ezezkoa eman zuten. Ondorioz, Atenasek joniarrei laguntzeko 20 ontzi bidali zituen, joniar matxinadaren bezperetan (K.a. 499-K.a. 494). Eretria hiriak ere laguntza bidali zuen. Hala ere, laguntza horiek ez zuten askorako balio izan, matxinada zanpatua izan baitzen. Dario haserretu egin zen, eta bi hiriak zigortu nahi izan zituen. K.a. 492an, armada bat bidali zuen Greziara, bere suhi Mardonioren agintepean. Hasteko, Mazedonia konkistatu zuten, eta Alexandro I.a Mazedoniakoa erregea bere erresuma uztera behartu zuten. Persiar flota hegoalderantz, hiri-estatu greziarretarantz zihoala, ekaitz batek jo zuen Athos lurmuturrean: 300 ontzi eta 20.000 soldadu galdu zituen ekaitzak.[4] Mardonio Asiara erretiratu beharrean izan zen. Traziarren erasoen ondorioz, erretiratzen ari zen persiar armadak galera handiak nozitu zituen.
Polisetakoren batzuk uste izan zuten persiarren garaipena eragotzezina zela, eta segur aski posizio hobe bat ziurtatu nahi izan zuten persiarren menpeko Atenas batek ekarriko zukeen erregimen politiko berrian.[5] Darioren asmoa izan zen egoera hura probestea, Atenas konkistatzeko, Esparta bakartzeko, Egeoko gainerako greziarrak konkistatzeko, eta Joniaren gaineko bere kontrola sendotzeko. Hori guztia lortzearren, Dariok bi ekitza egitea pentsatzen zuen:
- Atenasko armada hiritik aterarazi eta zelai irekian garaitzea.
- Hirian matxinada eragitea, persiarren aurrean amore eman zezaten.
Horretarako, armada bat bidali zuen itsasoz, bi buruzagi zituela: Artafernes (Hipiasi babesa eman zion satraparen semea) eta Datis (mediar almirante bat).
Alde bakoitzeko indarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atenastarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herodotok ez zuen Atenasko armadaren neurria zehaztu. Hala ere, Kornelio Nepote, Pausanias geografoa and Plutarko bat datoz 9.000 atenastar eta 1,000 plateatar zirela;[6][7][8] Justinok, berriz, 10.000 atenastar eta 1.000 plateatar zirela dio.[9] Kopuru horiek gutxi gorabehera bat datoz Herodotoren esanetan atenastarrek eta plateatarrek 11 urte geroago Plateako Gudura bidali zituzten indarren kopuruekin.[10] Pausaniasek dio guduaren monumentuan idatzita zeudela zerbitzu militarren truke askatu zituzten esklabo ohien izenak.[11] Historialari modernoek, oro har, onartzen dute kopuru horiek arrazoizkoak direla.[12][13]
Persiarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herodotok dioenez, Dariok bidalitako itsas armada trirremez osatua zegoen.[14] Herodotok ez zuen persiar armadaren neurria zenbatetsi, "ondo hornitutako oinezko ugari" zirela besterik ez zuen aipatu.[15] Antzinaroko iturrien artean, Simonidesek (guduaren ia garai berekoa hura ere) dio kanpaina hartan 200.000 persiar gudari zirela; geroagoko idazle erromatar Kornelio Nepotek, aldiz, 200.000 oinezko eta 10.000 zaldizko aipatu zituen, eta adierazi zuen guduan haietatik 100.000 borrokatu zirela, eta gainerakoak Sunion lurmuturra inguratzera bidalitako ontzietan zihoazela;[16] Plutarkok eta Pausaniasek, bakoitzak bere aldetik, 300.000 persiar gudari aipatu zituzten, eta berdin Sudaren hiztegiak.[8][17][18] Platonek and Lisiasek 500.000 aipatu zituzten[19][20]; eta Justinok, 600.000.[21]
Historialari modernoek persiar oinezkoen kopururako proposatutako zenbakietan alde handiak daude: 20.000tik hasi eta 100.000raino. Adostasunik handiena, beharbada, 25.000 inguruan dabil;[22][12][3][23] zaldizkoak 1.000 inguru zirela zenbatetsi da.[13]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ EIMAren Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak lanean, Maratongo Gudua izenarekin ageri da.
- ↑ Green, Peter. (1996). The Greco-Persian Wars. University of California Press ISBN 0520203135..
- ↑ a b Lloyd, Alan. Marathon: The Crucial Battle That Created Western Democracy. Souvenir Press, 2004. (ISBN 0-285-63688-X)
- ↑ D.W. Olson et al., "The Moon and the Marathon"[Betiko hautsitako esteka], Sky & Telescope 2004
- ↑ Fuller, J.F.C. A Military History of the Western World. Funk & Wagnalls, 1954
- ↑ Kornelio Nepote, Miltiades, V.
- ↑ Pausanias X, 20.
- ↑ a b Plutarko, Moralia, 305 B.
- ↑ Justino II, 9.
- ↑ Herodoto IX, 28.
- ↑ Pausanias I, 32
- ↑ a b Holland, Tom (2006). Persian Fire: The First World Empire and the Battle for the West. Abacus. ISBN 0-385-51311-9.
- ↑ a b Lazenby, JF. The Defence of Greece 490–479 BC. Aris & Phillips Ltd., 1993 (ISBN 0-85668-591-7).
- ↑ Herodoto VI, 95.
- ↑ Herodoto VI, 94.
- ↑ Kornelio Nepote, Miltiades, IV.
- ↑ Pausanias IV, 22
- ↑ Suda, Hippias sarrera.
- ↑ Platon, Menexeno, 240 A.
- ↑ Lisias, Hileta otoitza, 21.
- ↑ Justino II, 9.
- ↑ Davis, Paul. 100 Decisive Battles. Oxford University Press, 1999 (ISBN 1-57607-075-1).
- ↑ Green, Peter (1996). The Greco-Persian Wars. University of California Press (ISBN 0-520-20313-5).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maratongo Guduaren mapa animatua, Jonathan Webb
- Maratongo Gudua, e-marathon.gr