Mara Salvatrucha
Mara Salvatrucha | |
---|---|
Datuak | |
Mota | gaizkile-taldea |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Kide kopurua | 70.000 (ezezaguna) |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1980(e)ko hamarkada |
Mara Salvatrucha (normalean MS, Mara eta MS-13 gisa laburtua) nazioarteko talde kriminal izendatu izan duten erakunde bat da. Salaketen arabera, bere jarduerak honako hauek dira: bortxaketa, droga trafikoa, estortsioa, arma-kontrabandoa, bahiketa, lapurreta eta sikarioek egindako kontratu-hilketak, besteak beste. [1] Los Angelesen ( Kalifornia ) sortu ziren eta Estatu Batuetako, Kanadako, Mexikoko, Erdialdeko Amerikako iparraldeko [2] ( Guatemala, El Salvador, Honduras ) eta Europako hego eta mendebaldera (Europako hegoaldean Italia, Portugal, Espainia) hedatu dira. [3] [4]
Hedapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izenarekin identifikatzen diren pandilla edo gang gehienak Erdialdeko Amerikako etorkinek (Salvador, Guatemala eta Honduraskoek) osatzen dituzte, baita mexikar batzuk ere, eta hirietako aldirietan aritzen dira. AEBetan antolatutakoe Erdialdeko Amerikan kokatutako luzapenak (klikak) eta konexioak dituzte. Salvatrucha bandak eragin handiko gaizkintza-iturri dira Guatemala, Belize, El Salvador, eta Hondurasen, eta neurri txikiagoan Kanada, Estatu Batuak eta Mexikon . [5] Hala ere, mugimendua urrun kontrolatzea lortu duten Erdialdeko Amerikako herrialde bakarrak Nikaragua, Costa Rica [6] eta Panama dira. Hego Amerikan agerraldi batzuk eman dira Ekuadorren, Bolivian, Perun, Kolonbian eta Venezuelan, [7] euren burua ezartzeko saiakerek porrot egin badute ere.
Mara Salvatrucha 1980ko eta 1990eko hamarkadetan sortu zen Kaliforniako (Estatu Batuak) Los Angeleseko kaleetan, Salvadorreko emigranteen arteko babes-sare informal gisa. Salvadorreko migrazio prozesua Gerra Hotzaren testuinguruan herrialdean gertatu zen gerra zibilak erraztu zuen.
Babes sarea erakunde bortitz bilakatu zen. Beste talde batzuekin lehiak izan dituzte inguru kaliforniar horretan: Barrio 18, Mexikar mafiak, Latin Kings, Bloods, Crips, eta abar. Bere aldetik, AEBetako polizia erakundeek, FBIk eta droga trafikoaren kontrako DEAk, hainbat alditan, antolatutako talde hau geldiarazteko ekintzak burutu dituzte, bertako kide asko euren jatorrizko herrialdeetara deportatuz; hortik Ertamerikan ezarpena, bigarren uhin bezala jaorria AEBetan zuen mugimenduarena.
MS pandillek gorakada nabarmena izan dute, lehen zabalkunde prozesu horien ondoren. Uste da gazteen artean pandillak hazten direla familia arazo ezberdinengatik, abandonuagatik, tratu txarrak eta abar. Maretako partaide edo mareroak normalean 12 eta 21 urte bitartean dituztenean hasten dira. Gazte hauek koadrilan sartzen dira laguntza edo familia baten bila, eta une jakin batean Erdialdeko Amerikako nerabeen ehuneko egon izan da lotua marekin.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izenaren etimologia bi terminok osatzen dute, Ertamerikako gazteleratik: Mara (pertsonen taldea) eta Salvatrucha (jatorriz El Salvadorrekoa dena, argotean). Mara aldi berean lotzen da marabunta terminoarekin, bidean aurkitzen duen guztiaz elikatzen den inurri espezie suntsitzaile batetik.
13 zenbakia, laburduretan erabilia batez ere, M letraren adierazgarri gehigarria izan daiteke, alfabetoan duen posizioagatik, baina iturri batzuek lotzen dute mexikar presoen Kaliforniako espetxeetako barneko banda batekin[8].
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Salvatrucha bandetako kideek gorputza eta askotan aurpegia estaltzen dute tatuajeekin, eta itxura hori eta zeinu hizkuntza propioa erabiltzeagatik bereizten dira. MS siglak, Salvatrucha izena edo deabruaren adarrak (M letrarekin lotzen den forma bat) izan dira tatuaje ohikoak, baina joera hau zabalduagoa zegoen taldearen hastapenetan, poliziak gaizkileak identifikatzeko metodo errazegia delako hain tatuaje identifikagarriak erabiltzea.
Indarkeriaren erabileragatik eta kode moral propio batengatik ezagunak dira, gehienetan mendeku-ekintza krudelez osatutakoa. Iniziazio erritoetan has daiteke bortizkeriarako ohitzea partaide gazteen kasuan.
Mara gisa identifikatutako talde batek, azpitaldeak izan ditzake esparru jakin bat kontrolatu ahal izateko, eta zelula horiei "clica" esaten zaie. Azpitalde hauek oso territorialak izanik, erasokorrak izan ohi dira kontrolatzen dituzten lekuetara sartzen direnekin, eta baita kontrolatzen dutenekin ere.
AEBetako kultura politikoan, 2016ko Donald Trumpen presidentziarako hauteskunde kanpainatik, MS-13 siglarekin identifikatuta, immigrazioaren arriskuen sinonimo bilakatu zen talde honen izena mezu errepublikanoetan. Demokratak MS-13ren aldekoek ere badirela esan izan du Trumpek[9].
Ertamerikako politikaren kasuan, 21. mendeko eztabaida politiko-sozial nagusietako bat da estatu batzuetan MSren presentzia. El Salvadorren adibidez, erantzun polizial bortitzeko faseak egon dira, baina baita negoziazio erdi-ezkutuak. Esate baterako, Nayib Bukeleren 2020ko hamarkadako gobernu salvadortarrak 2020an negoziazioak ekin zituela argitaratu zen (helburu elektoralekin nonbait, bere garaipena errazteko)[10], baina ondoren gogortze fase bat etorri da, eta 2022tik aurrera, aldaketa legalen ondoren, pandilletako kideen kontra tiro zuzenean egitea baimenduta dute poliziek eta militarrek; era berean, marero adin txikikoek nagusiek bezainbesteko kondenak jasan ditzakete.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Mara Salvatrucha» artikulutik itzulia izan da, 2022-11-29 data duen 147627473 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-11-29 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ Miller, Michael E.. «‘Heinous and violent’: MS-13’s appeal to girls grows as gang becomes ‘Americanized’» Washington Post.
- ↑ MS-13 «La pandilla más peligrosa en América del Norte». ] Citynews.ca.
- ↑ Artículo del 4 de septiembre de 2009 en el diario El Mundo (Madrid). Consultado el 21 de septiembre de 2010.
- ↑ «La mara Salvatrucha arraiga en España», artículo del 30 de marzo de 2014 en el sitio web El País (Madrid).
- ↑ «La mara Salvatrucha erradicada pero latente», artículo publicado en el sitio web 24
- ↑ Top 10: Pandillas notorias Consultado el 10 de agosto de 2010
- ↑ Galindo, Rebeca Lucía. (11 de marzo de 2012). Las temibles maras buscan abrirse espacio en Suramérica. .
- ↑ «MS-13: Gangs infiltrating the suburbs of Washington, DC» web.archive.org 2018-06-14 (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
- ↑ (Ingelesez) Fontes, Anthony W.. «Republican ads feature MS-13, hoping fear will motivate voters» The Conversation (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) País, El. (2020-09-04). «Bukele pactó con la pandilla MS-13 en El Salvador a cambio de apoyo electoral» El País (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).