Edukira joan

Mantisa (taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mantisa
Datuak
JatorriaZarautz (Gipuzkoa)
Musika motarocka, Emo, Indie, hardcorea
Urteak2005 - 2014
Produkzioa
Diskoetxea(k)GOR
Taldekideak
Iosu
Ganix
Iñigo Azkue
Iñaki Castro
Lehengo taldekideak
Igor
Raul
Informazio gehigarria
www.mantisataldea.com

Mantisa taldea 2005. urtean sortu zen, Iosu (Ahotsa eta Gitarra), Igor (Bajua) eta Ganix (Gitarra eta Ahotsa) izan zirelarik taldea sortu zutenak. Dena den, 2005eko udaberrian hasi ziren bete betean Raul (Bateria) taldean sartu zenean.

2007ko Uztailean Igorrek taldea uztea erabakitzen du eta Iñigo Azkue (Harlore) hasten da taldean baxu-jotzaile moduan. 2008ko Urrian taldeak beste aldaketa bat jasaten du, Iñaki Castro-k (Trigger Travis) hartzen duelarik bateria jotzearen ardura.

Sei kantu biltzen dituen maketa grabatu dute heuren kabuz eta kontzertu ugari eman dituzte Euskal Herrian zehar, baita Zaragoza eta Katalunian ere. Beraien influentziak hainbat estilotakoak izan arren, guztiak Rockaren eta gehien bat Hard Corearen inguruan zentratzen dira batipat. Taldearen izena termino matematiko baten esanahietik jaso dute.

  • Iosu - Ahotsa eta gitarra
  • Ganix - Ahotsa eta gitarra
  • Iñigo Azkue - Bajua
  • Iñaki Castro - Bateria

Lehenagoko taldekideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Igor - Bajua
  • Raul - Bateria
  • Maketa (Autoekoizpena, 2006)
  • Mantisa (Gor, 2010)
  • Plethora (Autoekoizpena, 2013)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
*  Mantisa taldearen Myspacea