Magdeburgeko Unibertsitatea
Magdeburgeko Unibertsitatea | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | Unibertsitate publikoa eta local Internet registry (en) ![]() |
Herrialdea | Alemania |
Jarduera | |
Kidetza | Verein zur Förderung eines Deutschen Forschungsnetzes (en) ![]() ![]() ![]() ![]() |
Eskumendekoak | |
Ikasle-kopurua | 13.143 (2021) |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1993 |
Ordezkatzen du | Magdeburg Institute of Technology (en) ![]() ![]() ![]() |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Magdeburgeko Otto-von-Guericke Unibertsitatea (alemanez: Otto-von-Guericke-Universität Magdeburg Alemaniako hiri horretan egoitza duen unibertsitate publikoa da. 12.000 ikaslek baino gehiagok ikasten duten bederatzi fakultate ditu, eta Saxonia-Anhalt estatu federalerako irakaskuntza eta ikerketa zentro nagusia da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alemaniako Errepublika Demokratikoaren garaian, 1953an, Makineria Astunaren Unibertsitatea sortu zen. Ez zen harritzekoa, Elba ibaiaren ondoko hiria makineriaren fabrikazio industrialerako gune garrantzitsua baitzen. Laster, Magdeburgoko Unibertsitate Tekniko izendatu zuten. Bere sustraiak Magdeburgon presentzia duten aurreko hiru erakundeak dira: Unibertsitate Teknikoa, Unibertsitate Pedagogikoa eta Magdeburgoko Medikuntza Akademia. Garai hartako beste erakunde bat Medizinische Akademie Magdeburg (MAM) izan zen, 1954an ospitale ondoan sortua. Eta azkenik, Magdeburgoko Goi Eskola Pedagogikoa. Horrela, hiru erakunde horietatik abiatuta, 1993an egungo Magdeburgoko Unibertsitatea sortu zen, Otto von Guericke zientzialari, asmatzaile, legelari eta politikariaren izena daramana.
Datu berezi gisa, 1999an San Petriren eliza unibertsitateko-eliza katoliko izendatu zuten, eta harrigarria da, Magdeburgeko Unibertsitatean ez baitago teologia-ikerketarik.
Fakultateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Konputazio Zientzien Fakultatea (FIN)
- Ekonomia eta Administrazio Fakultatea (FWW)
- Giza Zientzien Fakultatea (FHW)
- Matematika Fakultatea (FMA)
- Medikuntza Fakultatea (FME)
- Natur Zientzien Fakultatea (FNW)
- Ingeniaritza Mekanikoko Fakultatea (FMB)
- Sistema eta Prozesuen Ingeniaritza Fakultatea (FVST)
- Ingeniaritza Elektrikoaren eta Informazio Teknologien Fakultatea (FEIT)