Luther Kent
Luther Kent | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New Orleans, 1948ko ekainaren 23a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | 2024ko abuztuaren 16a (76 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta musikaria |
Kidetza | Blood, Sweat & Tears (en) |
Genero artistikoa | bluesa |
Musika instrumentua | ahotsa |
lutherkent.com | |
Luther Kent, jaiotzez Kent Rowell, (New Orleans, 1948ko ekainaren 23a-Louisiana, 2024ko abuztuaren 16a)[1] Ameriketako Estatu Batuetako blues abeslaria izan zen.[2]. Bere talde propioa zuen, Luther Kent & Trick Bag; formazio horretan swing-bluesekin batera New Orleansen ohiko Rhythm and blues estiloa interpretatzen zuten.[3] Dukes of Dixieland taldean aritu zen ere bai.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kentek, abeslari gisa, artista desberdinen eragina ezagutu zuen, besteak beste, Bobby Bland, Etta James, edo Ray Charles,[4] 14 urtekin profesional moduan abesten hasi zen eta bere lehen musika diskoa Montel Records zigiluarekin plazaratu zuen.[5] 1970ean, Cold Grits taldearen abeslaria bihurtu zen. Talde hau Ode Records zigiluak kontratatu zuen baina ez zuten ezer argitaratu. 1974an Blood Sweat & Tears talde mitikoan sartu zen, Jerry Fisher joan ondoren. Talde horrekin kontzetu asko eman zituen ezer grabatu gabe David Clayton-Thomas itzuli arte.
1977an, Kentek lehen albuma plazaratu zuen lider gisa: World Class. Albuma Koloradoko Boulderen eta Londresko Abbey Road Studiosetan grabatuez gero, RCS Records zigiluak plazaratu zuen. 1978an, Kent eta Wayne Cochran musika zuzendari ohia zen Charlie Brent, Luther Kent & Trick Bag sortu zuten. Taldea 1980. eta 1990. hamarkadetean aktiboa egon zen, hiru album argitaratuz.
1996an gospel album bat egin zuen; lan horretan John Lee & the Heralds of Christ taldearekin lan egin zuen. Albumaren beste kolaboratzaileak Allen Toussaint eta Pete Fountain izan ziren. 2006an Kent Italian egon zen Robi Zonca gitarrajotzailea eta beste taldearekin. Esperientzia CD batean islatu zen: Magic Box.[6]
Dukes of Dixieland taldean aritu zen ere bai, album desberdinetan lagunduz.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1977 World Class (Record Company of the South)
- 1987 Luther Kent & Trick Bag / It's in the Bag (Renegade)
- Luther Kent & Trick Bag / Good News Blues (Renegade)
- 1996 Luther Kent with John Lee & The Heralds of Christ / Gospel & Holiday Spirituals (Renegade)
- 1997 Luther Kent & Trick Bag / Live (Renegade)
- 1999 Down in New Orleans (Louisiana Red Hot)
- 2008 The Bobby Bland Songbook (Vetter Communications)
- 2013 Luther (Atoula Publishing)
Beste proiektu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2004 Forever Fabulous Chickenhawks Showband & All-Star Revue / Deep in the Heart (Louisiana Red Hot)
- 2005 The Dukes of Dixieland / Christmas in New Orleans (Leisure Jazz)
- 2005 The Dukes of Dixieland / Louisiana Legends (Leisure Jazz)
- 2006 The Dukes of Dixieland / New Orleans Mardi Gras (Leisure Jazz)
- 2006 The Dukes of Dixieland / Timeless (Leisure Jazz)
- 2006 Robi Zonca and his band featuring Luther Kent / Magic Box (Mousemen)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.fox8live.com/2024/08/16/louisiana-blues-singer-luther-kent-passes-away-76/
- ↑ https://web.archive.org/web/20080704074338/http://www.louisianasmusic.com/Retail/Luther%20bio.htm
- ↑ https://web.archive.org/web/20080704074338/http://www.louisianasmusic.com/Retail/Luther%20bio.htm
- ↑ https://web.archive.org/web/20090227045651/http://cdbaby.com/cd/lutherkent
- ↑ https://web.archive.org/web/20081205072304/http://www.lutherkent.com/info/luther.html
- ↑ https://web.archive.org/web/20070818193946/http://cdbaby.com/cd/zoncakent
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Luther Kent abeslariaren webgune ofiziala.[Betiko hautsitako esteka]
- (Ingelesez):Diskografia Discogs webgunean.
- (Gaztelaniaz):Kent IMDb webgunean.