Luisa Savoiakoa
Luisa Savoiakoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Pont-d'Ain, 1476ko irailaren 11 | ||
Herrialdea | Frantziako Erresuma Savoiako dukerria Germaniako Erromatar Inperio Santua | ||
Heriotza | Grez-sur-Loing, 1531ko irailaren 22a (55 urte) | ||
Hobiratze lekua | Saint-Denisko basilika | ||
Familia | |||
Aita | Filippo II, Duke of Savoy | ||
Ama | Marguerite de Bourbon | ||
Ezkontidea(k) | Charles (en) (1487ko otsailaren 16a (egutegi gregorianoa) - | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Savoiako etxea | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantses ertaina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa |
Luisa Savoiakoa (Pont-d'Ain, 1476ko irailaren 11 – Grez-sur-Loing, 1531ko irailaren 22a) frantziar noble eta erregeordea izan zen.
Filipe II.a Savoiakoa eta Margarita Borboikoaren alaba izan zen. Hamaika urterekin Karlos Orleanskoarekin ezkondu zen, baina hamabost urte bete arte ez zen berarekin bizitzen hasi. Senar-emazteek bi seme-alaba izan zituzten: Margarita eta Frantzisko. Karlos 1495eko neguan hil zen.
Alargunak, hemeretzi urterekin, etorkizun ona prestatu zuen bere bi seme-alabentzat. Senarraren lehengusu Luis XII.a Frantziakoaren gortera joan zen beraiekin, eta hezkuntza errenazentista eman zien. 1514an Luis XII.ak Frantzisko oinordeko izendatu zuen.
1515ean Frantzisko Frantziako tronura igo zen eta bere ama Angulemako dukesa izendatu zuen eta 1524an Anjouko dukesa. Louisak Frantziako erregeorde gisa jardun zuen semearen absentzia eta espetxealdian. Otomandar Inperioarekin harremanak ezarri zituen eta Cambraiko Bakea negoziatu zuen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Frantziako Erresumako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |