Luigi Sturzo
Luigi Sturzo | |||
---|---|---|---|
1952ko irailaren 17a - 1959ko abuztuaren 8a | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Caltagirone, 1871ko azaroaren 26a | ||
Herrialdea | Italiako Erresuma (1871ko azaroaren 26a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1959ko abuztuaren 8a) | ||
Lehen hizkuntza | italiera | ||
Heriotza | Erroma, 1959ko abuztuaren 8a (87 urte) | ||
Familia | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatea Erromako La Sapienza Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | italiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa, politikaria eta filosofoa | ||
Lantokia(k) | Erroma | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Alderdi politikoa | Kristau-demokrazia Italian People's Party (en) | ||
Luigi Sturzo (Caltagirone, Sizilia, 1871ko azaroaren 26a - Erroma, 1959ko abuztuaren 8a) Italiako politikaria eta soziologoa izan zen.
Sorterriko apaizgaitegian ikasi ondoren, 1894an apaiztu zen. Siziliako meatzarien eta laborarien egoera txarra hobetu nahiz, zenbait mugimendu sozialetan esku hartu zuen. 1905-1920 denboraldian, Caltagironeko alkate izan zen. 1919an, Partito Popolare Italiano (Italiako Alderdi Popularra) sortu zuen, kristau-demokraziaren lehen mugimendua izan zena. 1919ko azaroko hauteskundeetan, 508 diputatu hautetsietarik 101 alderdi horretakoak izan ziren. Hala eta guztiz ere, faxismoaren aurkako jarrera harturik, 1924an erbesteratu zen. 1946an, Italiara itzuli zen, eta Democrazia Cristiana (Kristau demokrazia) alderdia eratu zuen. 1952an, biziarteko senatari izendatu zuen Italiako lehendakariak. Zenbait liburu idatzi zituen, hala nola Italia eta Faxismoa (1926), Eliza eta Estatua (1936), Egiazko bizia (1943), Italia eta datorren mundua (1945).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.