Ludwig Prandtl
Ludwig Prandtl (Freising, Bavaria, Alemania, 1875eko otsailaren 4a - Göttingen, Alemania, 1953ko abuztuaren 15a) alemaniar fisikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1904. urtean Göttingeneko Unibertsitateko irakasle eta Aerodinamika Ikerketen Laborategiaren sortzaileetako bat izan zen. 1947. urtean jariakarien mekanika ikertzen zuen Max Planck Institutuko zuzendari izendatu zuten.
Saio eta teoria asko egin zituen aerodinamikari eta jariakarien mekanikari buruz. Prandtlek airean edo uretan higitzen den gorputz baten azaleko geruzaren hastapena finkatu zuen, eta aurkikuntza horri esker, aerodinamikak hegazkin bateko hegoen edo higitzen ari den beste gorputz baten erresistentzia gutxitzen duela frogatu zuen. Ikerketa horiek guztiek aerodinamikaren oinarriak ezarri zituzten.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ludwig Prandtl |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.