Luboš Kohoutek
Luboš Kohoutek | |
---|---|
(1974) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Zábřeh, 1935eko urtarrilaren 29a |
Herrialdea | Txekoslovakia 1993ko urtarrilaren 1a) Txekia (1993ko urtarrilaren 1a - 2023ko abenduaren 30a) |
Heriotza | Bergedorf (en) , 2023ko abenduaren 30a (88 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Masarykova univerzita Pragako Unibertsitate Karolinoa |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Hizkuntzak | txekiera ingelesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa, zientzialaria eta discoverer of asteroids (en) |
Enplegatzailea(k) | Hamburg-Bergedorf Observatory (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Nazioarteko Astronomia Elkartea |
Luboš Kohoutek (Zábřeh, Morabia, 1935eko urtarrilak 29 - Bergedorf, 2023ko abenduaren 30a) txekiar astronomoa izan zen, ospetsua 1970eko hamarkadan bere izena daraman kometa aurkitu zuelako.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kohoutek eskola garaitik interesatu zen astronomiagatik. Fisika eta astronomia ikasi zuen Brnoko Unibertsitatean eta Pragan, 1958an graduatuz. Txekoslobakiar Zientzien Akademiako Astronomia Institutuan hasi zen lanean, non Nebulosa Galaktiko Planetarioen Katalogoa (ingelesez Catalogue of Galactic Planetary Nebulae) argitaratu zuen 1967an. Kohoutekek Hanburgo-Bergedorfeko behatokia epe luzez erabiltzeko baimena jaso zuen. Sobietar Batasunak Txekoslobakia hartu ondoren (1968), Alemanian geratzea erabaki zuen. 1970eko hamarkadan egin zituen aurkikuntzek komunikabideetan ezagun egin zuten. Ondorengo urteetan Kohoutekek Espainia eta Txileko behatokietan lan egin zuen. Ofizialki 2001ean erretiratu zen. 162 lan zientifiko argitaratu zituen.
Aurkikuntza astronomikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kohoutek zenbait kometa aurkitu izanagatik da ezaguna, horien artean 75P/Kohoutek eta 76P/West-Kohoutek-Ikemura aldikakoak eta Kohoutek kometa ospetsua (C/1973 E1).
Asteroide ugari ere aurkitu ditu, horien artean Apolo asteroideak eta 1865 Cerberus.
1850 Kohoutek asteroidea bere omenez izendatu zen.