Ligatura
Itxura
Ligatura pentagraman nota batzuk elkartuz idazten den lerro kurbatua da. Funtzio desberdinak ditu: altuera bereko bi nota (edo gehiago) burutik burura lotuz, denak nota bakartzat hartu behar direla adierazten du, eta lehen notaren balioa handiagotzeko erabiltzen da; nota batzuen gainetik idatzita, denak era jarraian jo behar direla edo espresio aldetik esaldia osatzen dutela adierazten du.[1] Adibidez, beltz bat zuri batekin ligatzean zuri puntudun baten balioa du.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |