Leone Leoni
Itxura
Leone Leoni | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Menaggio eta Arezzo, 1509 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Italia |
Heriotza | Milan, 1590eko uztailaren 22a (80/81 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | arte bildumagilea, eskultorea, domina-egilea eta urregina |
Lantokia(k) | Venezia Padua Erroma Genova Milan Ferrara Alemania Brusela Paris Augsburg Modena Brusela Espainia Erroma Florentzia eta Milan |
Leone Leoni (Menaggio, Comotik hurbil, 1509 – Milan, 1590ko uztailaren 22a) italiar arkitektoa eta eskultorea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urregintzan lan egiten zuen, eta Karlos V.a erregearen eskultore nagusi izan zen. Bere seme Pompeorekin (1533-1608) egiten zuen lan, eta brontzean zizelkaturiko monumentu ugari eskaini zioten Karlos V.a erregeari: Carlos Quinto abatiendo al furor (1564), Emperatriz Isabel, María de Austria, Felipe de Austria eta abar.
Buruak ere landu zituen, Karlos V.arena, Filipe II.arena eta Maria erreginarena, esaterako. Aipatzekoak dira, halaber, Gian Giacomo Mediciri eginiko hilobia (Milango katedralean) eta Gonzaga soldaduari eginiko monumentua.
Leoniren seme Pompeorena da Escorialeko erretaula nagusia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leone Leoni |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |