Lee Strasberg
Lee Strasberg | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Budaniv (en) , 1901eko azaroaren 17a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | New York, 1982ko otsailaren 17a (80 urte) |
Hobiratze lekua | Westchester Hills Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Paula Strasberg 1966) Anna Strasberg (mul) (1967 - |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Maria Ouspenskaya Ryszard Bolesławski |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, errealizadorea eta irakaslea |
Jasotako sariak | |
methodactingstrasberg.com | |
|
Lee Strasberg, Israel Lee Strassberg jaioa (Budzanów, Austriar Polonia, 1901eko azaroaren 17a - New York, 1982ko otsailaren 17a) estatubatuar antzezle, zuzendari eta antzerki-irakaslea izan zen. Polonian jaio zen, familia judu batean, eta haiekin batera New Yorkera joan. Laster hasi zen antzezlanetan: 1923an New Yorken Konstantin Stanislavskiren antzerki taldearen lana ikusi zuen eta teknika American Laboratory Theatren ikasi. 1931n Group Theatre eta "metodo" izeneko teknika sortu zituen New Yorken. 1947an zenbait kidek Actors Studio eratu zuten eta Strasberg zuzendari bihurtu zen 1951n. Aktore ugariren irakasle izan zen: Anne Bancroft, Dustin Hoffman, Montgomery Clift, James Dean, Marilyn Monroe, Jane Fonda, Paul Newman, Ellen Burstyn, Al Pacino, Robert De Niro, Geraldine Page, Eli Wallach...
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Parnell (1937)
- China Venture (1953)
- The Godfather Part II (1974)
- The Cassandra Crossing (1976)
- ...And Justice for All. (1979)
- Boardwalk (1979)
- Going in Style (1979)