Larruazaleko minbizia edo larruazaleko kartzinomalarruazaleko ehunetan zelula gaiztoak (kantzerigenoak) sortzen dituen gaitza da. Minbizi mota desberdinak hasten dira azalean. Larruazalaren koloreak eta erradiazio ultramore natural zein artifizialaren eraginpean egoteak (eguzki-argia, beltzarantzeko kabinak, etab.) areagotu egin dezakete melanoma ez den azaleko minbizia eta keratosi aktinikoa izateko arriskua.
Azaleko minbizia garatzeko arrisku-faktore nagusia eguzki-argitik datozen izpi ultramoreak dira, urteetan metatzen diren zelulen DNAn mutazioak eragiten dituztenak.[1]
Larruazaleko melanoma; larruazaleko minbizien artean arriskutsuena da, baina zorionez ez da hain arrunta.[2][3]
Kartzinoma basozelularra edo zelula basalen kartzinoma: hau da minbizi mota ohikoena. Larruazaleko minbizi mota hau zelula basaletan sortzen da. Hauek epidermisaren behealdean (edo oinarrian) kokatutako zelula txiki eta biribilak dira, larruazalaren geruza kanpokoena dena.
Kartzinoma epidermoidea edo zelula ezkatatsuen kartzinoma: zelula ezkatatsuetan hasten den minbizia, arrainen ezkaten antza duten zelula mehe eta lauak. Zelula ezkatatsuak larruazalaren gainazala osatzen duen ehunean daude, gorputzeko organo hutsen estalduran, hala nola arnas aparatuen eta digestio-aparatuen hodietan.
Larruazalean hain ohikoak ez diren beste minbizi mota batzuk:
Arrisku-faktore ezagunenak erradiazio ultramorearekiko esposizioa, adina eta azalaren tonu argia dira. Larruazal argiko eta adineko pertsonek kartzinoma basozelularrak izateko arrisku handiagoa dute. Aurpegia minbizi horiek gehien agertzen diren gorputzeko gunea da, eguzkiaren eraginpean gehien dagoen gorputzeko gunea delako. Larruazaleko minbizi horien %20 inguru normalean eguzkitan ez dauden azalaren eremuetan agertzen dira, hala nola bularrean, bizkarrean eta gorputz-adarretan.
Urtean zehar eguzki-erradiazioaren intzidentzia handiena duten eta biztanlerian larruazal argia nagusi den planetako eskualdeak dira kartzinoma basozelularraren intzidentzia handiena dutenak biztanleko. Adibidez: Australiak minbizi horien munduko per capita intzidentzia handienetako bat du.
Nolabaiteko aldez aurretiko joera genetikoa ere ezagutzen da. Zelta jatorriko eta iparraldeko Europako pertsonek kartzinoma basozelularra garatzeko arrisku handiagoa dute.
Egindako zenbait kasu eta azterlan kontuan hartuta, antzekotasunak nabaritu ziren honako emaitza hauek dakartzaten pazienteetan, eta, beraz, kontuan hartu behar dira neurri hauek: