Edukira joan

Lankide:Z. Eguizabal & A. Zarrabeitia/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

HindIII bigarren motako errestrikzio entzima bat da (EC:3.1.21.4), zehazki nukleasa bat. Errestrikzio entzima hau Haemophilus influenzae mikroorganismoek sintetizatzen dute. Entzima horren bitartez DNAko itu sekuentzia espezifikoa ezagutuko dute eta entzimen aktibitate katalitikoari esker, hidrolisiaren bidez moztu egingo dute lotura fosfofiesterra modu propio batean:

5'AAGCTT                 →                 5'---A     AGCTT---3'

HindIII murrizketa entzimaren erabilerak mutur itsaskorrak usten ditu itu sekuentzia palindormiko eta asimetrikoan.

3'TTCGAA                 →                 3'---TTCGA     A---5'

Itu sekuentzia kate bikoitzeko DNA, metilatuta, palindromikoa (harizpi biak berdinak izatea 5´→ 3´noranzkoan) eta asimetrikoa (harizpi biak desberdinak izatea) izan behar da.

Entzimaren egitura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entzimaren egiturari dagokionez, nahiko konplexua da, homodimerikoa -bi azpiegitura identikoz osatuta dago-. Gainera, uste da lau ꞵ orriz eta α-helize bakarra dituela.

Entzima guztien moduan, entzima honek ere zenbait kofaktore ditu, beharrezkoak direnak entzimaren oinarrizko funtzioa betetzeko. Zehazki, Mg+2 kofaktorea beharra du bere aktibitate entzimatikorako. Uste da katioi hori ur molekuletara lotzen dela eta aktibitate katalitikoa dagoen tokietara eramaten dituela. Beste errestrikzio entzimekin gertatzen ez den modura, Mg+2 beste kofaktore batzuekin ordezkatzen bada, hala nola Mn+2, haien aktibitate katalitikoa nabarmenki murrizten edo desagertzen da.

Erabilerak eta funtzio biologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errestrikzio entzima honi dagokionez, gaur egun bere biziko garrantzia du zientzian, batez ere, DNAaren sekuentziazioan, ingeniaritza genetikoan, biologia molekularrean eta klonazioan. Horrez gain, mutazio genetikoen azterketa egiterakoan ezinbestekoak dira. Entzima hauen funtzioa DNA harizpi bikoitza moztea denez, horrek insertzioak eta delezioak sortarazten laguntzen du. Hori dela eta, entzima hauek garrantzitsuak dira genomikoki modifikatutako organismoak aztertzeko. Gizakiak emandako funtzio hauetaz gain, jatorrizko mikroorganismoetan funtzio desberdinak bete ditzakete. Hala nola, prokarioten defentsa mekanismoaren parte dira, hau da, genoma birusen aurka babesten laguntzen dute. Material genetikoaren errekonbinazioan ere parte hartzen du. Azkenik, gaur egun uste da transposizioan parte hartzen dutela, hau da, DNA zati txikiak genomako leku batetik bestera mugitzean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Griffiths, J .F. A. et al. (2002), Genética, McGraw-Hill Interamericana. ISBN 84-486-0368-0.
  • Type-2 restriction enzyme HindIII [Internet]. Uniprot.org. [kontsulta: 2022ko otsailaren 23an]. Eskuragarri: https://www.uniprot.org/uniprot/P43
  • Tang, D; et al. (2000). "Mutational analyses of restriction endonuclease—HindIII mutant E86K with higher activity and altered specificity " . Ingeniería de proteínas . 13 (4): 283–9. doi : 10.1093 / protein / 13.4.283 . PMID 10810160 .
  • Pingoud, Alfred; Jeltsch, Albert. (2001). "Estructura y función de las endonucleasas de restricción tipo II" . Investigación de ácidos nucleicos . 29 (18): 3705–27. doi : 10.1093 / nar / 29.18.3705 . PMC  55916 . PMID 11557805 .
  • Lukacs C y col. (2000). "Understanding the immutability of restriction enzymes: crystal structure of BglII and its DNA substrate at 1.5 A resolution" . Nat. Struct. Biol . 7 (2): 134–40. doi : 10.1038 / 72405 . PMID 10655616 . S2CID  20478739 .
  • Horton N, Newberry K, Perona J (1999). "Metal ion-mediated substrate-assisted catalysis in type II restriction endonucleases" . Proc. Natl. Acad. Sci. USA . 95 (23): 13489–94. doi : 10.1073 / pnas.95.23.13489 . PMC  24846 . PMID 9811827 .
  • Roberts, Richard J. (2005). "How restriction enzymes became the workhorses of molecular biology" . Proc. Natl. Acad. Sci. USA . 102 (17): 5905–8. doi : 10.1073 / pnas.0500923102 . PMC  1087929 . PMID 15840723 .