Edukira joan

Lankide:Norairazusta/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

IKEA suediar jatorriko herbeheretar enpresa bat da. Salneurri baxuko altzariak eta etxerako apaingarriak ekoizten ditu, eta hauek erosleek berek muntatu ohi dituzte kostua gutxitze aldera. Sektore honetako mundu osoko ekoizlerik handiena da. Enpresa diseinu garaikidearen ikurtzat jo ohi da, baita mundu mailako enpresa prestigiotsu eta berritzaileenetakotzat ere. Haren leloa Muntatu ezazu zerorrek da, make it yourself, ingelesez.

IKEAko denda bat.

IKEA suediar jatorrizko korporazio multinazional bat da, egoitza nagusia Herbeheretan kokatuta duena. Salneurri baxuko pakete lauko altzari, lastaira, etxetresna elektriko eta etxeko objektuen ekoizpen eta salmentan jarduten du. Småland (Suedia) probintzian eratu zuen 1943. urtean Ingvar Kampradek. Suediako Älmhult hirian eraiki zen IKEAren lehen denda. 2015erako, 28 herrialdetan 328 denda zabaldu eta 155.000 lankide zituen, eta negozio-eskolatan mundu-mailan izandako arrakasta ikertzen hasi zen.  

Enpresa INGKA Holding B.V.k kontrolatzen du, bere altzari-sortzaileetako batekin batera. Era berean, irabazi asmorik gabeko eta karga fiskal txikiko ongintzazko fundazio batek kontrolatzen du. Beren jabetza intelektuala zenbait korporaziok kontrolatzen dute, eta Holandarren Antillek eta Liechtenstein-en Interogo Foundation direlakoak zuzentzen dituzte.

IKEA hitza Ingvar Kamprad (I.K.) sortzailearen inizialek osatzen dute. Honi Elmtaryd eta Agunnaryden lehen letra gehitu zitzaizkion, kreatzailea bera hazi zen baserri eta herrixka hurrenez hurren. IKEA marka Herbehereetan ezarritako fundazio batekoa da.

Ingvar Kamprad Elmtarydeko baserri batean hazi zen, Agunnarydetik gertu, Suedian. 1943an, 17 urte zituela, artikuluak postaz saltzeko negozio bat hasi zen. Haren asmoa zen hainbat premia aseko zituzten artikuluak prezio eskuragarrietan saltzea. Horrela hasi zen boligrafoak, billeteak, markoak, erlojuak, bitxiak, gaueko mahaitxoak, kosmetika eta nailonezko galtzerdiak saltzen.

1947an, altzarien salmentara zabaldu zuen negozioa, eta, lau urte geroago, altzarien IKEAren diseinu propioen lehen katalogoa argitaratu zuen. Orduan, etxeko altzarietan kontzentratzea erabaki zuen. 1953 inguruan, IKEAk katalogoz baino ez zuen saltzen, baina bere lehiakide hurbilenarekiko lehiak marjinak jaitsi eta kalitatea arriskuan jarri zuen prezio-gerra eragin zuen. Produktuak eta bezeroak hurbilago egon daitezen, Kampradek Suediako hegoaldeko Älmhult-en lehen erakustaretoa inauguratzea erabaki zuen.

Garraioa errazteko altzari armagarriak egiteko ideiak bilgarri lauak erabiltzea ekarri zuen, eta horrek are gehiago murriztu zion bezeroari azken prezioa. Bilgarri-sistema berriak biltegiratzeko espazioa eta lan-kostuak murriztu zituen, eta garraio-kalteak saihestu zituen.1963an ireki zen Suediatik kanpoko lehen IKEA denda, Norvegian, Oslo hiriburuaren kanpoaldean.

1965ean, IKEA denda bat ireki zen, 45 800 m2-koa, Suediako hiriburuan, Stockholmen, New Yorkeko Guggenheim Museoaren diseinuan oinarrituta. Arrakastak arazo handiak sortu zituen bezeroei erantzuteko gaitasunean, eta, beraz, bezeroak berak beraien kabuz erosketa egitea utzi zen, hau da, autozerbitzua erabiliz. Orduan, sinaduraren ezaugarri garrantzitsu bat sortu zen. Ondoren, 1969an denda berri bat ireki zen Danimarkan, eta 1973an Eskandinaviatik kanpoko lehen denda Zurichen, Suitzan, inauguratu zen. Denda hori funtsezkoa izango da IKEAk Alemanian duen hedapen azkarrerako, gaur egun merkatu handiena baita.

Gero, dendak etorriko ziren Japonian (1974), Australian (1975), Hong Kongen (1975), Kanadan (1976) eta Singapurren (1978). 1978an ireki zen Espainiako lehen denda, Telde herrian, Kanaria Handia uhartean. 1981ean Tenerifeko denda inauguratu zen, 1985ean Estatu Batuetan lehen dendak inauguratu ziren eta 1992an Mallorcan; 1996an Iberiar penintsulara iritsi zen bere dendarekin Badalonan, 1998an Txinan, Israelen 1999an eta Errusian 2000n.

Bestetik, 1994ko martxoaren 30ean, IKEAk Dining Room izeneko saltzailea estreinatu zuen Estatu Batuetako telebista irekian. Dining Room gay bikote bat modu irekian aurkezten zuen herrialde horretako lehena izan zen, horrek garrantzi handia emanez eta IKEA sustatuz.

2015. urtean, IKEA Foundation-ek Shelters for Refugees proiektua egin zuen, ACNURekin lankidetzan, 17,5 m²-ko txabolak eguzki-energiarekin sortzeko. Proiektu horren bidez, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) munduko hainbat lekutan zabaldu zituen oihalezko dendak ordezkatu ahal izateko. Txabolak kaxa lauetan bilduta etortzen dira, eta lau ordutan monta daitezke. Europan, hainbat komunitatek hartu dituzte, errefuxiatuei laguntzeko.

Suediako enpresa beste herrialde batzuetan kokatu zen neurrian, katalogoa nazioartekotzen joan zen. Bere unerik gorenean, duela ez asko, 2016. urtean 200 milioi kopia inprimatu ziren 32 hizkuntzatan eta 69 bertsio desberdinetan.

Zoritxarrez, IKEAren paperezko katalogo ikonikoa ez zen itzuli 2021ean. Urte horretan 70. urteurrena beteko zuen, baina Suediako multinazionalak erretiratzea erabaki zuen.​​ Izan ere, jendeak gero eta gehiago erabiltzen du IKEAren webgunea katalogoa ikusteko eta are erosteko ere, eta paperezko bertsioa ez da lehen bezain beharrezkoa.

Ikearen egitura korporatiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IKEA irabazteko asmo eta irabazi asmorik gabeko enpresa-sorta konplexu baten jabe da. Egitura korporatiboa bi zati nagusitan banatzen da: eragiketak eta frankiziak.

Inter IKEA Systems Inter IKEA Holding BVren jabetzakoa da. Herbehereetan erregistratutako enpresa bat da, lehenago Luxenburgon erregistratua (Inter IKEA Holding S.A.). Inter IKEA Holding, berriz, Interogo Fundazioarena da, Liechtensteinen du egoitza. 2016. urtean, INGKA Holding-ek diseinu, fabrikazio eta logistikako filialak saldu zizkion Inter IKEA Holdingi.

2013ko ekainean, Ingvar Kampradek uko egin zion Inter IKEA Holding S.A.ko batzarrari, eta haren seme adingabea, Mathias Kamprad, Per Ludvigsson-en ordez aritu zen holding-eko lehendakari gisa. Dimititzeko erabakia hartu ondoren, 87 urteko fundatzaileak hauxe azaldu zuen1: "Une egokia iruditzen zait hau Inter IKEA Group-eko batzarra uzteko. Horrekin batera, beste urrats bat eman dugu azken urteotan belaunaldien artean izan den aldaketan".

Enpresa 2016. urtean berregituratu ondoren, Inter IKEA Holding SA-k existitzeari utzi zion, eta Herbehereetan sartu da berriro. Mathias Kamprad IKEA Inter Taldeko batzarreko kide bihurtu zen, baita Interσ29 Mathias Fundaziokoa eta bere bi anaia zaharrenak ere, IKEAn lidergo-rolak dituztenak, korporazioaren ikuspegi orokorrean eta epe luzeko estrategian lan egiten dute.

Negozio-eredua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresak bere altzariak eta produktuak diseinatzen ditu, eta 1.500 hornitzailek baino gehiagok ekoizten dituzte 50 herrialde baino gehiagotan. Ikeak altzarien fabrikazio- eta merkaturatze-eredua birformulatu zuen, eta saltzen dituen produktu gehienak desarmagarriak dira; bilgarri lau eta uniformeetan biltegiratu eta garraia daitezke, eta horrek kostuak eta prezioak merkatzen ditu.

Bere produktuen helburua etxeko eta adin guztietako beharrak asetzea da. Altzariak, koltxoiak, etxetresna elektrikoak eta etxerako artikuluak prezio baxuan eskaintzen ditu, baina ez dio uko egiten ingurumenarekin, ekoizpen-prozesuekin (adibidez, haurren lana debekatzea produktuetan) eta administrazioarekin duen konpromiso eta erantzukizun sozialari (ekitate-politika erabiltzen du langileen artean, eta kargu bera duten gizon eta emakumeei soldata bera ematen die).

Frankiziei esker, kostu txikian hazi da, baina kontrol handiagoa behar izan du. Merkatu nagusiak Alemania (salmenten % 20), Erresuma Batua (% 12), Estatu Batuak (% 11), Frantzia (% 9) eta Suedia (% 8) dira. Posta edo internet bidezko salmentak ere egiten ditu.

  • Nerabe batek sortu zuen IKEA 1940ko hamarkadan. Ingvar Kamprad IKEAren sortzaileak enpresa 1943an ireki zuen 17 urte zituela. Denda sortzeko erabili zuen dirua aitak oparitu zion nota onak atera izanagatik.[1]
  • Ingvar Kamprai nazi aktiboa izan zen iraganean. 2011n argitaratu zuen Elisabeth Asbrink kazetari suediarrak Ikearen sortzailearen nazi iragana. Informazio horrek zalaparta handia sortu zuen, eta Kamprad langileekin eta, oro har, gizartearekin barkamena eskatzera behartu zuen. [2]
  • Sistema berezi bat erabiliz ematen zaie izena produktuei. Produktu-kategoria bakoitzak zenbait gauzen izena du. Adibidez, oheek Norvegiako eremu-izenak dituzte, sofek hiri suediarren izenak dituzte, alfonbrek Danimarkako edo Suediako leku-izenak dituzte, eta ehunek eta gortinek izen femeninoak dituzte. [1]
  • Enpresaren negozio ereduak IKEA efektua deituriko fenomenoa sortu du. Ikea efektuak askok maiz izaten dugun gertaera bitxi bati ematen dio izena: gauzak geure kabuz eraikitzearen plazera. “Zerorrek egin” lemak urteak daramatza marketinaren munduan arrakasta izaten, eta brikolajetik eta altzarietatik askoz haratago hedatzen da. Enpresako psikologoek eta publizistek joera kognitibo deigarri hori ezagutzen dute duela hamarkada batzuetatik. [3]
  1. a b (Gaztelaniaz) España, B. I.. (2019-06-17). «13 datos interesantes y curiosos de IKEA que probablemente desconocías» Business Insider España (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).
  2. (Gaztelaniaz) «Ingvar Kamprad, el pasado nazi del fundador de IKEA» La Vanguardia 2018-01-28 (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).
  3. (Gaztelaniaz) Sabater, Valeria. (2020-12-13). «Efecto Ikea: cuando valoramos más lo que hacemos por nosotros mismos» La Mente es Maravillosa (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).