Edukira joan

Lankide:JosueCabezas1/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Teletipo: agindua teklatuan idazten zen eta erantzuna paperez inprimatzen zen.

Terminal [1] edo kontsola deritzo konputagailua elkarrekintza ahalbidetzen duen gailu elektroniko edo elektromagnetikoari. Bestalde, terminala sare batera konektatutako ordenagailu bakoitza bezala defini daiteke [2]. Azken kasu honetan nodo edo lan geltoki izena ere jasotzen du.

Terminal kontzeptuarekin oro har nahaste samarra dago. Jende askok pentsatzen du terminala eta terminal estandarra gauza bera direla. Terminal estandarra prozesuak kontrolatzeko edo fitxategiak maneiatzeko ordenagailuan instalatuta dagoen programa da; hau da, terminal fisiko baten software-emulazioa. Esaterako, VT52, VT100, VIP edo IBM 3270 delakoak terminal estandarrak dira.

ASR-33 terminal bat. Abiadura handiagoa lortzeko datuak zinta zulatuen bidez sar litezke.

Txartel zulatuekin edo paperezko zintekin alderatuta, lehenengo terminalak datuen sarrerarako gailu merkeak baina motelak ziren. Hala ere, teknologiak hobera egin ahala eta monitoreak merkatuan sartu zirenetik, terminalek txartelak eta zintak industriatik atera zituen. Monitoreekin lotutako aurrerapena izan ziren denbora partekatutako sistemak, hauekin paraleloan garatu zirenak. Sistema hauek garatu aurretik ordenagailuek erabiltzailearen interakzioa itxaron behar zuten eta PUZ ez zen guztiz aprobetxatzen. Erabiltzaile ugari jasateko ahalmenari esker ordenagailuen PUZ-denboraren erabilera optimizatu zen.

Terminal baten funtzioa datuak erakutsi eta sartzera mugatuta dago. Datuak prozesatzeko ahalmen lokal programagarria duen gailu bati "terminal adimenduna" edo bezero astuna esaten zaio. Bestalde, bere prozesatzeko gaitasunerako ordenagailu ostalari baten mende dagoen terminal bati bezero arina deitzen zaio.

Ordenagailu pertsonal batek terminal baten funtzioa emulatzen duen software bat exekutatu dezake, batzuetan programa lokalen erabilera konkurrentea eta terminaleko sistema ostalari batera sartzea ahalbidetuz.

IBM txartelak zulatzeko makina. Programatzaileak bere programaren linea bakoitza zulatu behar zuen konputagailuaren administratzaileak datuen sarreran ezartzeko.

Ordenagailuetara konektatutako lehen erabiltzaile-terminalak teleinprimagailu elektromekanikoak (TTY-ak) izan ziren, hala nola Teletype 33 modeloa - hasiera batean telegrafiarako erabilia - edo Friden Flexowriter-a. Ondoren, inprimatzeko terminalak garatu ziren, hala nola DECwriter-a. Hala ere, inprimatzeko terminalen erabilera mugatua izan zen, paperezko erregistroa ez baitzelako beharrezkoa erabilera interaktiborako.

Ordenagailuko lehen bideo-pantailak batzuetan "beirazko TTY-ak" ezizenez ezagutzen ziren. Hauek banakako ate logikoak erabiltzen zituzten, PUZik gabe. Mikroprozesadorea garatzeko motibazioetako bat terminalen elektronika sinplifikatzea eta murriztea zen (ikus Datapoint 2200). Terminal gehienak mainframe-etara konektatuta zeuden eta askotan pantaila berde edo anbar bat izaten zuten. Terminalek, normalean, serie-ataka baten bidez komunikatzen dira ordenagailuarekin, askotan RS-232 serie-interfazea erabiliz. IBM sistemak kable ardazkide baten bidez komunikatzen ziren, IBMren Systems Network Architecture (SNA) protokoloa erabiliz.

Ondoren, terminal "adimendunak" deiturikoak agertu ziren; hala nola, DEC-ek egindako VT52 eta VT100, oraindik ere asko emulatzen direnak software bidez. Horiei "adimendun" deitu zitzaien, kurtsorea posizio jakin batean kokatzeko eta pantaila kontrolatzeko ihes-sekuentziak interpretatzeko gaitasuna zutelako.[3] Terminal-mota nabarmenak zeuden VT100-tik desberdinak zirenak; hala nola, IBM 3270, Wyseren hainbat modelo (horien artean Wyse 60, produktu izarra izan zen eta askok oraindik funtzionatzen ari dira gaur egun), eta Tektronix 4014.

ASCII karaktere moduko Televideo terminal bat, mikroprozesadorea erabiliz, 1982 inguruan fabrikatua.

1971ko amaieran eta 1980ko hamarkadaren hasieran, dozenaka terminal-fabrikatzaile zeuden, besteak beste, DEC, Wyse, Televisideo, Hewlett Packard, IBM, Lear-Siegler eta Heatkit. Horietako askok komando sekuentzia bateraezinak zituzten.

Lehenengo IBM PCak berde koloreko pantailak zituzten, baina horiek ez ziren terminalak. PC baten pantailak ez zuen karaktereak sortzeko hardwarerik; seinale eta bideo-formatu guztiak txartel grafikoak sortzen zituen PCan. Hala ere, terminaleko software egoki batekin, PCek terminal bat emulatu ahal zuten konputagailu zentral batekin konektatzerakoan. Azkenean, mikroprozesadorean oinarritutako konputagailu pertsonalek asko murriztu zuten terminalen merkatu-eskaria. Gaur egun, ordenagailuetako telnet-bezero gehienek terminal ohikoenaren emulazioa eskaintzen dute, DEC VT100-a.

Testu-terminala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Terminal tipiko batek sarrera sortzen du eta irteera eta erroreak erakusten ditu.

Testu-terminal bat, edo terminala bakarrik (batzuetan testu-kontsola), elementu hauek dituen terminala da: ordenagailu batekin komunikatzeko interfaze serial bat, datuak sartzeko teklatu bat eta karaktere alfanumerikoak bakarrik erakusteko pantaila bat (grafikorik gabe). Informazioa aurrez hautatutako karaktereen bektore gisa aurkezten da. Gailu horiek izpi katodikodun hodi baten moduko bideo-pantaila bat erabiltzen dutenean, "ikusizko aurkezpen-unitatea" (IAU) edo "bideo-erakusketako terminala" (BET) deitzen zaie.

Hasiera batean, testu-terminalak ordenagailu-terminal elektronikoak ziren, serie-ataka baten bidez ordenagailuetara konektatzen zirenak. Baina, ondorengo konputagailuek sistema-kontsola erantsiak eta terminalak emulatzeko programak dituzte, mahaigain-giro grafiko batean lan egiten dutenak. Erakustaldi grafikoek ez dute testu-terminala desagerrarazi, komenigarria baita software-programatzaileentzat eta egokia komando-lineako interfazerako eta erabiltzaile-testuko interfazeetarako. Programazio-lengoaia gehienek sarrera-testurako eta inprimaketa-testurako fluxu estandarrak jasaten dituzte, eta erraza da fluxuak testu-terminal batekin konektatzea.

Terminal ergela

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Terminal ergela terminoaren esanahi espezifikoa aldatu egin daiteke erabiltzen den testuinguruaren arabera.

RS-232 konexio serial baten bidez komunikatzen diren konputagailuko terminal tradizionalen testuinguruan, terminal ergelek kontrol-kode kopuru oso mugatua (CR, LF, etab.) soilik interpreta dezakete, eta ez dute linea bat ezabatzeko, pantaila ezabatzeko, kurtsorearen posizioa kontrolatzeko, testuaren koloreak kontrolatzeko eta abarrerako funtzioak betetzen dituzten ihes-sekuentzia bereziak prozesatzeko gaitasunik. Testuinguru honetan terminal ergelei kristalezko teletipoa deitzen zaie batzuetan, funtsean teletipo mekaniko baten funtzionalitate murriztu bera dutelako.

Terminal mota honek Unix-motako sistema modernoetan funtzionatzen du oraindik, TERM ingurune-aldagaia dump baliora doituz. Bestalde, terminal bizkorrek edo adimendunek ihes-sekuentziak prozesatzeko gaitasuna ere badute, bereziki VT52 eta VT100 terminalenak edo ANSI ihes-sekuentzienak.

Testuinguru zabalago batean, teklatu/pantaila bidezko komunikazio-gailu konputazional mota guztiak barne hartzen baditugu - konputagailu pertsonalak, diskorik gabeko lan-estazioak, sare-konputagailuak, bezero arinak eta X terminalak barne - terminal ergel terminoa erabiltzen da RS-232 serie-konexio baten bidez komunikatzen den edozein terminal tradizional bati buruz hitz egiteko, baldin eta ez baditu daturik prozesatzen ezta erabiltzaile-programarik exekutatzen.

Terminal ergel terminoa batzuetan konputagailu-terminal publikoei dagokie, horiek testu monokromatikoa erakusteko gaitasuna baino ez dutelako. Baita ere terminal ergel deitzen zaie ordenagailu ostalari batek eskatu arte itxaron beharrean karaktere bakoitza mekanografiatu ahala transmititzen duten terminalei.

Terminal grafikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Terminal grafikoek irudiak zein testua tipografia eta tamaina desberdinetan erakutsi dezakete. Lehenengo garai batean bektore terminal grafikoak sortu ziren. Hauek izpi katodikoko hodi batean irudiak adierazten zituzten kurba desberdinen marrazketaren bidez. Baina, argazkiak kurba askoz konposatuak daude eta elektronika errekurtso gehiegi behar ziren, orduan gaur egungo bitmap-motako terminal grafikoaren ideia ageri zen.

Teknika berri honen bidez ez ziren kurbak zuzenean marrazten baizik eta puntu asko pantaila osoan, pixel delakoak. Hauek tarteka freskatu egiten ziren bideo baten ilusioa sortzeko.

Gaur egungo terminal grafikoek teknologia eta protokolo desberdinak erabiltzen dituzte sistema eragilearen arabera eta tipografia eta tamaina desberdineko testuak adierazteko ahalmena dute.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Oxford English Dictionary definizio baten parafrasiaren antzekoa. "Zein da "[ordenagailu terminala"-ren etimologia?]". OEDn oinarrituta, B.2.d. (terminal), parafrasiak dio terminal bat ordenagailu batean datuak sartzeko edo haren irteera jasotzeko gailu bat dela, batez ere pertsona batek ordenagailu batekin bi norabideko komunikaziorako erabil dezakeena.
  2. The Teleytpe Story. .
  3. Redmond, Kent C.. (1980). Project Whirlwind : the history of a pioneer computer. Digital Press ISBN 0-932376-09-6. PMC 6277727. (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).

Kanpoko estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]