Lankide:Ander Arrate/Proba orria
Arkularitza, arku baten bitartez geziak jaurtitzeko jarduera da. Nahiz eta, arkularitza historian zehar gerra edo ehiza munduan erabili den, gaur egun aisialdi edo lehia jarduera bezala ematen da gehienbat. Kirol modalitate hau praktikatzen duen pertsona orori, arkulari esaten zaio. Arkularitzaren barnean, hiru mota ezberdin ezberdindu daitezke: polea bidezko arkua, tradizionala eta olinpikoa. Gizonezkoen kasuan, arkua tenkatzeko 22kg-ko indarra egin behar izaten dute, neskek aldiz 17kg-koa. Material garrantsitzuenak arkua, geziak, "quiver"-a, hatz babeslea eta egonkortzailea izango dira[1].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez dago data zehatzik arkularitzaren sorkuntzaren inguruan, jarduera honen hasiera arkuaren eta gezien agerpenarekin lotzen da. Gezi punta zaharrenei dagokionez, orain dela 64.000 urte inguru sortu zituztela uste da, nahiz eta, seguruenik gezi horiek atletak berak botatzen zituzten. Hala ere, Europan lehenengo aldiz arkuen agerpena, beranduko paleotlitikoan eman zela uste da, orain dela 40.000 urte gutxi gora behera. Hala ere, ez dago argi zein garaitan sortu zen arkua, nahiz eta historiaurrean ematen zein ehiza guztiz aldatu zuen.
Zibilizazio klasikoan armada ezberdinek arkulari ezberdinak zituztela ikusi da, eta hauek formazio itxiek aurka egiteko oso erabiliak izan ziren. Erdi aroan aldiz, gerra munduan arkularitza ez zen hain garrantsitzua izan, horren adibide da, armadaren barnean arkulariak zirela gutxien kobratzen zutenak[2].
Hala ere, arkularitzak, Asian eta mundu Islamiarrean garrantzia hartu zuen. Esaterako, zaldietan ibiltzen ziren gerlari arkulariak oso ohikoak ziren Genghis Khanen armadetan. Gaur egun, Asiako herrialde ezberdinetan praktikatu egiten dute oraindik ere, izan ere, iraganean kirol nazional izan zen Hego Korea edo Mongolia bezala herrialdeetan.
Su-armak sortzean, arkularitza albo batean geratu behar izan zen. Nahiz eta lehenengo su-armek helmen txikia izan eta abiadura eskasa eskaini, gerlari guztiak entrenatzeko askoz errazagoa zen. Hala ere, arkuen erabileren erregistroak eman dira azken hamarkadetako gudu-zelaietan[3].
Beharrezko materiala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arku motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bost arku mota ezberdin ezberdindu ditzazkegu.
- Arku luzea. - Arku motza. - Arku errekurbatua.
- Poleadun arkua.
Arku luzeari dagokionez, arkulariaren altuera antzekoa edo handiagoa izango du eta ez da kurbatua izango. Hauek, gehienbat ehizan eta gerran erabiliak izan dira mundu kultura ezberdinengatik, gehienbat ingelesak erdi aroan zehar.
Arku motzaren kasuan aldiz, izenak dioen moduan arku motzago bat izango da eta palek kurbadura batzuk dituzte. Arku mota honen sorrera Asia erdialdean eman zen. Aipatu beharra dago arku luzeak baino entrenamendu intentsitate gutxiagoa behar dela, errendimendu eta zehaztasun handiagoa eskainiz.
Ondoren, arku errekurbatua olinpiar jokoetan erabiltzen den bakarra da. Arku mota honen ezaugarri nagusia palek "S" bat osatzen dutela izango da, arkuaren indarra handituz eta jaurtiketa hobetuz. Horrez gain, arku mota honetan zenbait eranskin ezarri ahal zaizkio lehiakortasun handiagoa izan dezan.
Poleadun arkua, arkulariak jaurtitzerakoan indar gutxiago egin dezan diseinatuta dago. Honek, ehiza munduan popularitate handia lortzea ekarri du. Horrez gain, beti potentzia maximo berdina lortu egiten da arku mota honen bitartez, tentsio maila kontuan hartu gabe, betiere tentsioaren %50eko puntuan emango delako potentzia maximoa[5].
Bukatzeko, baleztari dagokionez, arku tradizionalaren aldakuntza bat da. Palak bertikalean egon beharrean, baleztaren kasuan horizontalki kokatuak daude. Soka atzeraka tenkatu egingo da, eta intxaurra deituriko tesna baten bidez bertan mantenduko da. Kolpekaria sakatzean gezia atera egingo da[6].
Gezi motak eta lumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gezi normal bat kirten bat da amaieran punta bat duena, eta bestean aldean berriz luma batzuk. Geziaren puntak determinatuko du honen erabilera. Askotan punta zorrotza erabili egiten da, baina gehienetan punta bananduak erabili egiten dira. Hauetan, metala, hezurrak edo harri gogorrak bezalako materialak erabiltzen dira. Punta mota erabilienak diana punta, ehiza punta edo zelai puntak dira.
Lumei dagokionez, hegazti lumak erabiltzen dira gehienbat, nahiz eta batzuetan plastiko sendoa erabiltzen den. Geziaren bukaeran kokatzen dira, eta lumak ekitatiboki jartzen dira geziaren kirtenaren inguruan. Geihenetan hiru luma erabiltzen dira, nahiz eta bi lumazko geziak ikusi ditzazkegun baita ere[7].
Elementu gehigarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hatz babeslea: Hatz nagi, hatz erakuslea eta hatz luzea babesten duena izango da soka tenkatzen den bakoitzean.
- Bular babeslea: Larruzko banda bat bularra babesten duena soka askatzerako orduan.
- Beso babeslea: Material gogor baten bidez sokaren eta besoaren marruskadura gutxitzen duena.
- Quiver: Plastikozko tubo batzuk, arkulariak geziak eskura izan ditzan.[8]
Teknika eta forma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkua begi trebearen aurkako eskuarekin mantendu egingo da. Esku honi arkuko eskua eta beso horri arkukoa besoa esango zaio. Beste eskuari berriz, sokako eskua deituko zaio. Normalean, arkua eusten duen besoan babesle bat eramaten dute arkulariek. Horrez gain, soka tenkatzen duten hatzamarretan hatz babeslea eramaten dute.
Gezia jaurtitzeko posizio egokia hurrengoa izango litzateke: Gorputza jaurtiketaren jomugarekiko perpendikularki kokatua egon beharko da, hau da, alboz kokatua oinak sorbalden azpian perpendikularki jarrita. Hala ere, arkulariak maila hobetzen duen einean, hanka bat aurrerago kokatu egingo du bestea baino.
Gezia arkuan kargatzeko, arkua lurrera begira jarri beharko dugu. Geziaren atzeko partea sokan mantendu dadin, "kulatin" izeneko tresna bat izango dugu, gezia sokaren barnean mantendu dadin. Sokaren kasuan, gehienetan hiru hatzamarrekin heldu egingo diogu, hirurak geziaren azpian kokatuz edo hatzamarretako bat geziaren gainean kokatuz.
Horren ondoren, arkua zabaldu egingo dugu, soka tenkatuz. Sokan dagoen eskua aurpegirantz desplazatu egingo dugu, bien bitartean arkua mantentzen duen eskua estentsio posizio batean mantenduko dugu. Arkua bertikalean kokatuta egon beharko da beti. Gezia jaurtitzeko, soka tenkatzen duten hatzamarrak erlaxatu egingo dira, mugimendu atzerakorrak sahiestuz.[9]
Hatz babeslea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hatz babeslea larruzko pieza bikoitz bat izango da, eta hatza babesteko funtzioa izango dute. Hatz babesle modernoenek, metal zati bat dute, hatzamar puntak babesteko soka tenkatzen den unean. Arkularitzan erabiltzen den eskularruak hiru hatzamar baino ezin izango ditu hartu, hatz babeslearen funtzio berdina betearaziz, baina hauen erabilera arkularitza tradizionalean baino ez da ematen.
Katua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poleadun arkua erabiltzen duten arkulariek askotan elementu mekaniko bat erabiltzen dute katua deitzen dena. Gehenetan, gezia sokan engantxatu egiten da, arkua tenkatu eta katuaren bitartez askatu egingo da, jaurtiketa emanez. Hala ere, badaude katu mota batzuk non geziaren jaurtiketa ematen den katuan presioa egin gabe.
Printzipio fisikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkuek palak tenkatzean sortutako energia potentziala geziarentzako energia zinetikoan bihurtuz funtzionatu egiten dute. Energia gehiago galduko da sokaren bolumen eta pisua handia denean, baina hala ere, gaur egun soka egiteko erabiltzen dien materialek soka arina eta gogorra izatea dakarte. Beraz, energia sokek eta palek xurgatzen dute, eta hori dela eta, gezien diseinua garrantzitsua izango da, indarra ahalik eta hoberen aprobetxatzeko.
Arkuaren erabilera modernoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ehiza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Animaliak hiltzeko arkularitzaren erabilerari arku ehiza esango zaio. Arkuaren erabilera arrainak ehizatzeko aldiz, ehiza arrantza deituko zaio. Arku ehizari dagokionez, material modernoen erabilera ematen da, ehizatzerakoan eraginkortasuna handiagoa izan dadin. Arku tradizionalarekin ehizatzera joanez gero, erronka handia izango litzateke.
Arku ehiza legalki erregulatua dago, beste armekin ematen den ehiza bezala. Hala ere, Europako herrialde askotan debekatu egin dute jarduera honen praktika, hala nola, Alemanian, Irlandan edo Erresuma Batuan.
Kirola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehiaketa mailan ematen den arkularitzan geziak jaurti egin beharko dira jomuga jakin batera, honen distantzia aldatu egingo dena lehiaketaren arabera. Jokamolde famatuena zelai arkularitza izango litzateke, arkua erabiliz distantzia ezberdinetara dauden diana ezberdinei eman beharrez. Beraz, lehiaketako arkularitza zehaztasun kirol bat da, non kontrol psikologiko zein fisikoak garrantzia handia izango duen.
Arkularitza dianarekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkularitza modernoa gaur egun lehiaketei dagokionez, Arkularitzako Federakunde Internaziolanak (FITA) eraman ohi ditu. Federazio honetatik atera zituzten arau olinpikoak. Dianak barrualdean, esaterako polikiroldegi batean, edo kanpoaldean, adibidez, zelai batean, egon daitezke. Diana barrualdean egotekotan 18 eta 25m arteko distantzia bat emango da. Kanpoaldean egongo balitz, distantziak handiagoak izango lirateke, 30 eta 90m artean.
Dianak 10 eraztun izango ditu 1etik 10era puntuatuak egongo direnak. Horrez gain, dianaren erdian X izeneko borobil txikiago bat egongo da. Arkulariek egindako puntuazioa neurtzeko, lortutako puntuen batuketa egin beharko da.
Zelai arkularitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zelai arkularitzan jomuga ezbeerdinak egongo dira distantzia ezberdinetara. Federakunde ezberdinek, arau ezberdinak dituzte kasu honetan, distantziekiko, diana motekiko edo distantzia ezagutu edo ez ezagutzearekiko. Beraz, lehiaketa batzuk egongo dira non arkulariek jakingo duten jomugarekiko distantzia zenbat den eta beste batzuetan ez dute jakingo. Zelai arkularitza arku ehizarekin erabat lotuta egongo da. Modalitate honen barnean, federazio garrantzitsuena IFAA izango litzateke.
2D eta 3D arkularitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zelai arkularitzatik eratorritako modalitatea izango da, non dianak egon beharrean siluetak edo argazkiak egongo diren, gehienbat animalienak izaten direnak. Internazionalki, federazio ezberdinek erregulatua dago, esaterako, FITA, IFAA edo IBO.
Kirol paralinpikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirol paraolinpikoetan desgaitasun ezberdinak dituzten kirolariek hartzen dute parte. Hauek, II. mundu gerraren ostean lesioak pairatu zituzten kirolarien errehabilitazio prosezuaren parte bezala hasi ziren. Ludwig Guttman neurologoak sortu egin zuen. Guttmanek bere plangintzan izan zuen arrakasta handiena kirol lehiakorra izan zen. Horregatik, lehiaketa nazionalak antolatzen hasi zen, eta 1960. urtean lehenengo aldiz eman ziren joku olinpiar paralinpikoak.
Arkularitzari dagokionez, gurpldun aulkietan zein zutunik praktikatu daiteke, gizonezkoen zein emakumezkoen kategorietan, eta indibidualki edo taldeka. Hauetan, kirolariek 30, 50, 60, 70 zein 90 metrotako distantzietara jarriko dira dianarekiko. Kirol honen bitartez, kontzentrazioa, indarra edo zehaztasuna bezala trebetasunak lantzen dira. Hala ere, desgaitasun funtzionalak ezberdinak dira atleta guztien artean, eta hori dela Batzorde Paralinpiko Internazionalak taldekatze batzuk zehaztu zituen ezberdintasunak txikiagotzeko helburuarekin. Honen bidez, lehiaketa maila ezberdinak desberdindu ahal izan dira.[10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Tiro con arco. 2020-05-21 (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
- ↑ «Historia del tiro con arco — Arkulariak» www.arkulariak.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Historia del Tiro con Arco» Arqueros de Madrid Club de Tiro con Arco. Recorridos de Bosque 3D (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) Tiro con arco. 2020-05-21 (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tipos de arco, modalidades de tiro,» comunidad.decathlon.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Qué es Ballesta? » Su Definición y Significado [2020»] Concepto de - Definición de (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
- ↑ «Tipos de flechas y plumas - Tiro con Arco» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) Tiro con arco. 2020-05-21 (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) sbordoli. (2015-05-04). «Técnica de Tiro con Arco Tradicional» Revista Aire Libre (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
- ↑ «Tiro con Arco | Paralímpicos» www.paralimpicos.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz): Euskal Federazioaren webgune ofiziala.
- (Ingelesez): Mundu mailako Arku Federazioaren webgune ofiziala.
- (Ingelesez): Field Archery Association.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arkularitza |