Lambay uhartea
Itxura
Lambay uhartea | |
---|---|
| |
Bertako izena | Lambay Island / Reachrainn |
Geografia | |
Kokapena | Irlandako ekialdeko kostaldea Howth, Dublingo konderria |
Azalera | 2,5 kilometro karratu |
Punturik garaiena | ???? |
Politika | |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Gizartea | |
Biztanleria | 0 biz. |
Lambay uhartea (antzinako eskandinavieraz: Lamb-øy, euskaraz "Bildotsaren uhartea" esan nahiko luke; ingelesez: Lambay Island; irlanderaz: Reachrainn)[1]) Irlandako ekialdeko kostaldean dagoen populaturik gabeko uharte txiki bat da. Irlandako itsasoan, Fingal eta Dublingo konderriaren iparraldearen tartean kokatzen da.
Ireland's Eye uhartearen iparraldean dago eta Irlandako Errepublika osoan ekialdeena dagoen lekua da. Halere, ez da ahaztu behar Irlanda osoan ekialdeena dagoen lekua Ipar Irlandako Downeko konderrian kokatzen den Cannon Rock itsas haitza dela.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Placenames Database of Ireland: Lambay Island
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lanbay uhartearen ikuspegiak (Ingelesez)