Kurt Waldheim
Kurt Josef Waldheim (Sankt-Andrä-Wördern, Austria Beherea, Alemaniar Austria, 1918ko abenduaren 21a - Viena, Austria, 2007ko ekainaren 14a) politikaria izan zen.
Vienako unibertsitatean ikasi ondoren, Austriako Kanpo Arazoetarako Ministerioan sartu zen. Kanadan ordezkari eta enbaxadore izan ondoren (1956-1960), Austriako ordezkari izendatu zuten Nazio Batuen Erakundean (1964-1968). 1968-1970 urteetan Austriako Kanpo Arazoetarako ministro izan ondoren, NBEra itzuli zen eta Austriako Alderdi Popularreko hautagaia izan zen Austriako hauteskundeetan. 1971n, NBEko lehendakari izendatu zuten. 1982an, kargua utzi zuen eta Georgetown Unibertsitateko irakasle izan zen. 1986an, Bigarren Mundu Gerran nazien aldeko izan zelako salaketak gorabehera, Austriako lehendakari hautatu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kurt Waldheim |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak | ||
---|---|---|
Gladwyn Jebb • Trygve Lie • Dag Hammarskjöld • U Thant • Kurt Waldheim • Javier Pérez de Cuéllar • Boutros Boutros-Ghali • Kofi Annan • Ban Ki-moon |