Edukira joan

Kroketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kroketa
mokadu eta plater prestatu
Materialakarrautza
ogi birrindua
Osagaiakbesamela, arrautza eta ogi birrindua

Kroketa saltsa trinko bat (bexamela, adibidez) eta xehe-xehe egindako hainbat osagairen nahaste bat, arrautzetan eta ogi birrinduan arrautzeztatua eta olio ugariz frijituz egindako orea da. Horrek testura kurruskaria eta urre kolorea ematen dizkio. Normalean gaziak izaten dira, forma obalatua izaten dute eta bero zerbitzatzen dira zizka-mizka edo pintxo gisa, nahiz eta gozoak ere badiren eta postre gisa zerbitzatzen diren.

Kroketa elea, berez, croquer frantsesezko hitzetik dator; "karruskatu", "karraskatu", kraska egin" edo "mastekatu" erran nahi du. Croquer hitzari -ette atzizki ttipigarria gehitu zioten, croquette hitza sortzeko.[1].

[2]. Kroketa modernoa frantses jatorrikoa da, baina, egia esan, soberakinak berriz aprobetxatzeko teknika Antzinako Erromatik ezaguna da, gutxienez. Hasiera batean, prestakuntza «arrunta» zen, eta, denborarekin, kroketak Europako sukalde askotako plater tradizional bihurtu ziren.[1]

Kroketaren jatorria Frantzian dagoela dio bertsiorik ezagunenak. Jaki horren lehen aztarna idatzia 1691koa da; François Massialot sukaldariaren Errege eta burges sukaldaria errezeta liburuan «croquet» jakiaren errezeta agertzen zen. Baina ez da arras egungo kroketaren errezeta, azken horretan kroketaren funtsezko osagaia ez baitzen agertzen: bexamel saltsarik ez zen. Horregatik erraten da kroketa mende bat berantago asmatu zela.[1]

Idatzi batzuen arabera, Luis XIV.aren denboran asmatu zuten egun ezagutzen dugun kroketa. 1817ko urtarrilean, Antonin Careme sukaldari frantsesak errezeta berri bat proposatu zuen Luis XIV.a erregeak Erresuma Batuko printze Jurgi IV.arekin eta Errusiako Nikolas I.a artxidukearekin antolatutako bankete batendako: estaldura kurruskari batez inguratua zen bexamelezko bolatto bat prestatu zuen. «Erregeren kroketa» izena eman zion. Oilaskozko, arrainezko, belarrezko edo boilurrezko kroketak atzeman omen ziren afari haren mahai gainean. Hortik aitzina, plater hori nobleziaren jakitzat ezagutu zen.[1]

Iberiar Penintsulako Gerraren garaian —1808 eta 1818 bitartean iragan zen— Frantziako gastronomia Hego Euskal Herrira eta Espainiara zabaltzen hasi zen, eta, horrekin batera, kroketaren errezeta; Espainiako biztanleak kroketa bereganatzen hasi ziren, errezetari aldaketak eginez. XX. mendearen hasieran zinez tradizioetan eta sukaldaritza liburuetan agertu zela erraten da. Hasieran erregearentzat prestatu izan zen jaki hura denena bilakatu zen.[1]

Hoztutako bexamel puska bat hartu eta forma obalatua eman oreari. Gero, bexamela edo orea, bolatan edota obalo formatan dugula, arrautzaztatu eta ondoren, ogi birrindua bota. Hori egin ostean, olio beroa dagoen zartaginean sartu eta txigortzen utzi. Hurrenik, zartaginetik atera eta sukaldeko paper zurgatzailea duen platerean jarri soberan dagoen olioa zurga dezan. Azkenik, paper zurgatzailea kendu eta jateko prest egongo dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e [ «Erregearena lehen, denena orain» Berria (Noiz kontsultatua: 2025-01-16).
  2. (Gaztelaniaz) «Croqueta ⋆ Larousse Cocina» Larousse Cocina (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]