Edukira joan

Korintoko golkoa

Koordenatuak: 38°12′N 22°30′E / 38.2°N 22.5°E / 38.2; 22.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Korintoko golkoa
Motabadia
Sakonera935 m
Geografia
Map
Koordenatuak38°12′N 22°30′E / 38.2°N 22.5°E / 38.2; 22.5
Honen parte daJonikoa
Hidrografia
Betebidea
Mendizaletasuna

Korintoko golkoa[1] (grezieraz: Κορινθιακός KόλποςKorinthiakós Kólpos) Greziako golko bat da. Peloponeso penintsula eta Grezia kontinentalaren artean dago. Golkoa bera Patrasko golkoaren jarraian hasten da, itsasarteak Joniar itsasora duen irteera delarik. Bi golko hauen elkarketa da antzina Lepantoko golkoa izenaz ezaguna[1], 1571n Lepantoko gudu ospetsua gertatu zen tokia. Golko estu eta luze bat da, honen ekialdeko muturrean Korinto hiria dagoelarik. Lepanto hiria, gaur egun Naupakto deitua, justu bi golkoen arteko banalerroan dago.

XIX. mendearen amaieran Korintoko kanala ireki zen, irekiera artifizial batek Korintoko istmoa zeharkatzen du eta golkoa Egeo itsasoarekin lotzen du. Kanalak sei kilometro baino gehixeago neurtzen du, eta itsas garraiorako bide garrantzitsu bezala erabiltzen da.

Otomandar Grezian, golkoa Lepantoko golkoa bezala ezagutu zen. Bertan gertatu zen 1571n Lepantoko hirugarren gudua, otomandar flota suntsitu zuena. 1772an, beste otomandar flota bat suntsitu zuten errusiarrek golkoaren sarreran. Lepanto hiria gaur egungo Naupakto da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2013-07-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]