Edukira joan

Korina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Korina

Bizitza
JaiotzaTanagra, K.a. V. mendea
HerrialdeaTanagra
HeriotzaK.a. V. mendea ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea

Korina (grezieraz Κόριννα) greziar poeta lirikoa izan zen K. a. V. mendean. Tanagrakoa zen (Beozia). Pindaro poetaren garaikidetzat hartu izan zuten eta, ondorioz, K. a. VI mendearen bigarren erdialdetik aurrera kokatuko zen. Baina Korinaren beoziar dialektoaren berezitasunek eta berari buruzko bestelako aipamenik ezak K. a. 200. urtean bizi izan zela suposatzera eraman dute ere bai. Korina bere odengatik da ezaguna. Bere lana ez da osotasunean kontserbatu. Esaten da Pindarorekin ekitaldi atletikoetan oda lehiaketetan lehiatu zuela eta hainbat aldiz irabazi zuela. Pausaniasek aipatzen du Tanagran bere omenezko eskultura bat zegoela erdigunean eta erretratoa gimnasioan (ἐν τῷ γυμνασίῳ). [1][2]

Beste klasizista batzuek, aldiz, beranduagoko data proposatzen dute, horretarako bere erreferentzia mitologikoetan eta Pindaroren gaineko garaipena frogatzen duten dokumentu garaikideen faltan oinarrituta. Gainera, ezagunak diren Corinaren lanaren lehenengo zatiak K. a. II. mendekoak dira. Korinaren lan zatien analisi filologikotik, bai plano kontzeptualean bai formalean olerkariarentzat data zahar bat postulatzen dute.[3][4][5]

Bere obran gai mitologikoak eta tokiko ipuinak aipatzen ditu: Zazpiak Tebasen aurka, Edipo, Herakles, Asoporen alabak eta abar.[6] Veroîa izeneko kontakizun zaharrak berak abesten zituen bakarlari gisa, abesbatza batekin lagunduta, neska gazteek dantzatzen zituzten bitartean.[7][8]

Επί με Τερψιχόρα καλι

καλά Fεροϊ, αισομίέναν

Ταναγρίδεσσι λευκοπέπλυς

μέγα δ' έμής γέγαθε πόλις

λιγουροκωιτίλυς ένοπής.[8]

Berriro Terpsikorek deitzen dit

kantu ederrak abesteko

elur-antzeko peplodun neskatxa tanagrideei.

Eta asko gozatzen du hiriak

nire solasaldi melodikoen abestiekin.

Korinaren formulazio linguistikoek lotura estua dutela Homeroren kondairaren edukien klixe tradizionalekin. Formula homerikoak eta epiteto epiko apaingarriak erabiltzen ditu. Era berean, estilo arkaikoaren ezaugarriak dira τε... καί motako adierazpen arkaizantea eta esaldien arteko loturen sinpletasuna. Ikuspegi metrikotik, Korinak, bi bertsoen arteko brevis in longo eta hiatoa saihesten ditu.[9] Hau ere arkaismoaren beste zantzu bat da.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Guixot, Alvaro Fernando Ortolá. (2005). «Corina y su poesía: una revisión» Minerva: Revista de filología clásica (18): 71–91. ISSN 0213-9634. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  2. «Pausanias, Description of Greece, *boiwtika/, chapter 22, section 3» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  3. 1911 Encyclopædia Britannica/Corinna. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  4. a b Morocho Gayo, Gaspar. (1984-07-01). Corina: una poetisa griega. ISSN 0213-1382. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  5. (Gaztelaniaz) Carbó, Ferran. (1997). Dona i literatura. Universitat de València ISBN 978-84-370-2908-5. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  6. «Pausanias, Description of Greece, *boiwtika/, chapter 20, section 1» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  7. (Gaztelaniaz) autores, Varios. (2016-08-05). Lírica griega arcaica (poemas corales y monódicos, 700-300 a.C.). RBA Libros ISBN 978-84-249-3059-2. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  8. a b Poetisas griegas. (1a ed. argitaraldia) Ediciones Clásicas 1994, 97-111 or. ISBN 84-7882-121-X. PMC 48639668. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  9. (Ingelesez) University, A. M. Devine Professor of Classics Stanford; Carolina, Chapel Hill Laurence D. Stephens Adjunct Professor of Classics University of North. (1994-10-29). The Prosody of Greek Speech. Oxford University Press, USA ISBN 978-0-19-535903-9. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  10. «P. Ovidius Naso, Amores, Liber secundus, poem 8» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  11. (Gaztelaniaz) «Félix Lope de Vega y Carpio, Laurel de Apolo» Bieses (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]