Kobasna
Kobasna | |
---|---|
Moldaviako komuna | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Moldavia |
Autonomous territorial unit of Moldova | Administrative-Territorial Units of the Left Bank of the Dniester |
Herriburua | Cobasna |
Geografia | |
Koordenatuak | 47°48′N 29°12′E / 47.8°N 29.2°E |
Altuera | 152 m |
Demografia |
Kobasna (Moldaviar Zirilikoan: Кобасна; ukraineraz: Ковбасна; errusieraz: Колбасная) Transnistria iparraldeko udalerri bat da, Moldavian (de iure) edo Transnistrian (de facto), hiru herriz osaturik dagoena: Kobasna, Kobasna Geltokia eta Suhaia Rîbnița. Egun, Transnistriako agintari autoproklamatuek kontrolatzen dute udalerria. Ukrainako mugatik 2 kilometrotara kokatzen da, Rîbnița Barrutian. Kobasna Kobasnako munizio-biltegi zenez ezagutzen den errusiar –eta, antzinean, sobietar– munizio-biltegiaren gunea da, zeina Ekialdeko Europako handiena dela esan izan den.
Jatorrizko munizio gehiena desagertu egin da edo Kobasnatik eramana izan da, Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundeak (OSCE) gainbegiratutako prozesu batean. Kendu ezinezkoa zen ekipamendu militarrak tokian bertan suntsituak izan ziren, Moldaviak Transnistriako "arma-zabortegia" kentzeko eskatu zuen moduan. Transnistriako iturriek ziotenez, AEBetako Estatu Departamentuak aitortzen zuen Errusiako munizio eta ekipamenduk kentze-prozesua eraginkortasunez burutu zela 2003an zehar.[erreferentzia behar] 2004rako, kentze-prozesu hau blokeatu zuten Transnistriako agintariek, bi herrialdeen arteko tentsioak gora egin ostean.[1] Gaur egun, 22,000 tona material militar eta munizio inguru geratzen omen dira bertan,[2] Errusiako tropek babestuta.[1] Errusiako Indarren Talde Operatiboko 1,500 soldadu daude eremu horretan.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Prime Minister of Moldova calls for withdrawal of Russian troops from Transnistria. .
- ↑ Cristian Delcea, "Agonia limbii române în Transnistria", Adevărul, 2012ko abenduaren 3a.
- ↑ Russian Military Games on Dniester Anger Moldova | Balkan Insight. 15 August 2018.