Klordiazepoxido
Klordiazepoxidoa konposatu organikoa da, C16H14ClN3O formula duena, bentzodiazepinen familiakoa. Konposatu organokloratutzat jo daiteke. IUPACek imina gisa formulatzen du (7-kloro-4-hidroxi-N-metil-5-fenil-3H-1,4-bentzodiazepin-2-imina). Solidoa da. Uretan disolbagarria da eta disolbaezina kloroformotan eta etil eterretan[1].
Klordiazepoxidoa sintetizatu zen lehen bentzodizepina da, 1958an hain justu[2].
Klordiazepoxidoa botika gisa baliatzen da bere ezaugarriak medio, antsietatea, insonmioa eta abstinentzia-sindromea tratzeko usatzen da. Pilula gisa hartzen da. Beste botika batzuekin batera ere merkaturatzen da, adibidez, amitriptilina antidepresiboarekin edo dizikloberina antiespasmotikoarekin[3].
Beste bentzodiazepinak legez aisiadirako droga moduan ere kontsumitzen da[4]. Mendekotasuna sor dezake eta abstinentzia-sindromea eragin dezake.
Klordiazepoxidoa da bentzodiazpina guztien artean gorputzean degradatu gabe luzeen irauten duenetako bat.
Albo-ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albo-ondorio ohikoenak logura, ahuldadea, ezinegona, koordinazio-arazoak, kontzentratzeko-arazoak eta memoria-arazoak izaten dira.
Kontraindikazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klordiazepoxidoa ez da hartu behar botikarekiko hipersentikortasuna, alkohol-kontsumoa, droga-mendekoatasuna, miastenia larria edo arnasteko arazo larriak baldin badaude. Haurdunaldian eta edoskitzean klordiazepoxidoa hartzea ebitatuko da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) PubChem. «Chlordiazepoxide» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2025-01-13).
- ↑ Ganellin, C. Robin, ed. (2006). Analogue-based drug discovery. Wiley-VCH ISBN 978-3-527-60749-5. (Noiz kontsultatua: 2025-01-13).
- ↑ «★ Amitriptilina + clordiazepóxido 🥇» www.vademecum.es (Noiz kontsultatua: 2025-01-13).
- ↑ (Ingelesez) Garretty, Deborah J; Wolff, Kim; Hay, Alastair W M; Raistrick, Duncan. (1997-01-01). «Benzodiazepine Misuse by Drug Addicts» Annals of Clinical Biochemistry 34 (1): 68–73. doi: . ISSN 0004-5632. (Noiz kontsultatua: 2025-01-13).