Edukira joan

Klavdia Ode-Vasilieva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Klavdia Ode-Vasilieva
Bizitza
JaiotzaNazaret1892ko apirilaren 2a
Herrialdea Palestina
 Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa
 Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaMosku1965eko azaroaren 24a (73 urte)
Hobiratze lekuaNovodevitxi hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
arabiera
Jarduerak
Jarduerakorientalista, Arabista eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna

Klavdia Viktorovna Ode-Vasilieva[1] (errusieraz: Клавдия Викторовна Оде-Васильева), jaiotzez Kulsum Ode, (arabieraz: عودة‎ كلثوم‎‎; Nazaret, 1892ko apirilaren 2aMosku, 1965eko azaroaren 24a) arabiar jatorriko errusiar arabista eta irakaslea izan zen.

Klavdia Ode-Vasilievaren hilobia

Kulsum Ode Otomandar Inperioko Nazaret hirian jaio zen 1892an. Han errusiar eskola batean ikasi zuen eta geroago Beit Jalako irakasleen eskolan[2].

1913an I. Vasiliev errusiar mediku militarrarekin ezkondu zen. 1914ko udako oporretan senarrarekin Errusiara joan zen. Lehen Mundu Gerra eta Urriko Iraultza zirela eta, han geratu zen betiko[3]. Iraultza hasi baino lehen, Errusiako Armada Inperialean erizain aritu zen, eta 1920tik 1924ra Ukrainan piztu zen tifus epidemiaren aurkako borrokan parte hartu zuen. 1924an alargundu zen. Ignati Kratxkovski orientalistaren laguntzari esker, Leningradeko Ekialdeko Hizkuntza Modernoen Institutuan arabiera irakasle lan bat lortu zuen. 1928an Leningradeko Historia, Filosofia eta Hizkuntzalaritza Institutuan hasi zen lanean[4].

1928tik 1930era arabiar ikasketei eskainitako Viktor Rozen elkartearen jardueretan aktiboki parte hartu zuen. Arabiera modernoa ikasteko hainbat euskarri didaktiko garatu zituen. 1938ko martxoan atxilotu zuten Moisei Akselrod eta Vladimir Lutski arabistekin batera Aleksandr Xami eta Sofia Roginskaia historialarien defentsan hitz egiten saiatzeagatik[5][6][7]. Hainbat hilabete eman zituen espetxean. 1939an askatu zutenean, berriro hitz egin zuen Xamiren defentsan, Xami eta Roginskaia 1938 amaieran sobietar agintariek fusilatu zituztela jakin gabe[8].

1939tik 1941era Leningradeko Estatu Unibertsitatean irakatsi zuen. 1943an Moskura joan zen bizitzera. 1943tik 1956ra Moskuko Ekialdeko Ikasketen Institutuan aritu zen irakasle. Goi Eskola Diplomatikoan eta Moskuko Estatu Unibertsitatean ere irakatsi zuen[8]. 1955ean oroitzapen-liburu bat argitaratu zuen[9].

1965ean hil zen Moskun. Novodevitxie hilerrian lurperatu zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-07-16).
  2. (Errusieraz) Усманов, Н. К. (2005). «Сезам! Откройся!» От Яузы до Москвы-реки... Воспоминания выпускников 1955 года. Москва: МГИМО-Университет, 175-200 or. (Noiz kontsultatua: 2024-07-16).
  3. (Errusieraz) Лисовой, Николай. «Школьная деятельность ИППО в Палестине» Русское духовное и политическое присутствие в Святой Земле и на Ближнем Востоке в XIX - начале XX в. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-05-14) (Noiz kontsultatua: 2024-07-16).
  4. (Errusieraz) Юзбашян, К. Н. «Палестинское Общество. Страницы истории» Исторический вестник ИППО 6 (Noiz kontsultatua: 2024-07-16).
  5. (Errusieraz) Васильков, Я. В.; Сорокина, М. Ю. (2003). «Аксельрод, Моисей Маркович» Люди и судьбы. Биобиблиографический словарь востоковедов - жертв политического террора в советский период (1917-1991). Санкт-Петербург: Петербургское Востоковедение.
  6. (Errusieraz) Васильков, Я. В.; Сорокина, М. Ю. (2003). «Шами, Александр Моисеевич» Люди и судьбы. Биобиблиографический словарь востоковедов - жертв политического террора в советский период (1917-1991). Санкт-Петербург: Петербургское Востоковедение.
  7. (Errusieraz) Васильков, Я. В.; Сорокина, М. Ю. (2003). «Рогинская, Софья Эммануиловна» Люди и судьбы. Биобиблиографический словарь востоковедов - жертв политического террора в советский период (1917-1991). Санкт-Петербург: Петербургское Востоковедение.
  8. a b (Errusieraz) «Оде-Васильева Клавдия (Кулсум, Кельсум) Викторовна» Бессмертный барак (Noiz kontsultatua: 2024-07-16).
  9. (Errusieraz) Пересыпкин, О. Г. (1990). «Российское Палестинское общество» Эхо планеты 1 (92): 26-33. (Noiz kontsultatua: 2024-07-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]