Kireniako itsasontzia
Itxura
Kireniako itsasontzia | |
---|---|
Mota: | Merkantzia-ontzia |
Uretaratze data: | K.a. 389 (±44 urte) |
Ezaugarriak | |
Luzera: | 14 m |
Zabalera: | 4,42 m |
Bulkada: | Bela karratua |
Abiadura: | 4 –5 korapilo |
Eskifaia: | 4 marinel |
Kireniako itsasontzia K.a. IV. mendeko greziar merkantzia-ontzi baten hondakinak dira. Andreas Cariolou greko-zipretar urpekaritza irakasleak aurkitu zuen 1965eko azaroan ekaitzak jo zuen batean. Itsasontziaren kokapen zehatza jakiteko gai ez zela, Cariolouk 200 urperatzetik gora egin zituen James Husbandek lagunduta hondakinak Kireniatik gertu 1967an berriro aurkitu zituen arte.
Kireniako itsasontziaren sinbolismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kireniako itsasontzia Zipreko hiru euro txanponen aurkian agertzen da. Zehazki 10, 20 eta 50 zentimoko txanponen aurkietan.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Europako Banku Zentrala. National sides: Cyprus. (Noiz kontsultatua: 2019ko martxoaren 4a).[Betiko hautsitako esteka]