Kerteko kanpaina
Kerteko kanpaina | |||
---|---|---|---|
Data | 1911ko abuztuaren 24tik 1912ko maiatzaren 15era | ||
Lekua | Iqer'iyen eskualdea, ekialdeko Rif | ||
Emaitza | Espainiar garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Galerak | |||
|
Kerteko kanpaina Melilla inguruan Espainiaren eta Mohammed Ameziane buru zuten riftar harka matxinatuen arteko gatazka armatua izan zen. Honek jihad bat hasi zuen Espainiaren okupazioaren aurka ekialdeko Rifen. 1911 eta 1912 artean gertatu zen.
Kanpaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpaina Dámaso Berenguer teniente koronelak 1911ko ekainaren 30ean sortutako regulares izeneko tropa indigenen su-bataioaren lekuko izan zen.
Kanpainak Mohammed Ameziane, espainiarrek El Mizzian deitua, Segangango kadiak hasitako matxinada izan zuen casus belli. Honek jihad bat hasi zuen, espainiarrei zein hauen aldeko kabilei eraso eginez.[2][3] Ishafen inguruan (Kert ibaiaren ondoan), azterketa topografikoak egiten ari zen militar talde baten aurkako eraso baten ondoren, espainiar kanpaina abuztuaren 24an hasi zen formalki.[4] Espainiar zutabe batek, ordea, tiroketa bat jasan zuen urte horretako ekainaren 30ean.[5]
Melillara egindako bisita baten ondoren, Agustín Luque Espainiako Gerra Ministroak operazioen kontrola hartu zuen urriaren 7an. Ondorengo borrokek galera ugari eragin zituzten bi aldeetan: 64 hildako eta 204 zauritu izan ziren Espainiako bandoan.[6] 1911ko urriaren 14an, Salvador Díaz Ordóñez jenerala borrokan erori zen, eta Felipe Navarro jeneralak gidatutako zutabe batek 33 hildako eta 105 zauritu izan zituen.[6]
Espainiako indarrek 1912ko urtarrilaren 18an Al Aaroui herria hartu zuten.[7]
1912ko maiatzaren 15ean regularesek Ameziane hil ondoren, espainiarrek amaitutzat eman zuten kanpaina.[2][8] Ordurako, espainiar bajak 500 hildako eta 1.900 zauritu ziren.[1] Espainiar kontrol-lerroa Kert ibairaino hedatu zen, Bni Chiker eta Bni Bouifrour kabilak erantsiz.[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Gajate Bajo 2012, 268 orr. .
- ↑ a b León Rojas 2018, 52 orr. .
- ↑ Requejo Gómez 2017.
- ↑ Ramos Oliver 2013, 176 orr. .
- ↑ Gajate Bajo 2012, 267 orr. .
- ↑ a b Barrio Jala 2002, 45 orr. .
- ↑ Barrio Jala 2002, 46 orr. .
- ↑ Macías Fernández 2013, 61 orr. .
- ↑ Martínez Antonio 2006, 224 orr. .
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Barrio Jala, Manuel del. (2002). «Nuestros Generales en el Norte de África» Ejército (Madril: Espainiako Defentsa Ministerioa) LXIII (732): 41–51. ISSN 0013-2918..
- Gajate Bajo, María. (2012). Las campañas de Marrueco y la opinión pública. El ejemplo de Salamanca y su prensa (1906-1927). Madril: Instituto Universitario General Gutiérrez Mellado ISBN 978-84-615-9842-7..
- León Rojas, José. (2018). «Tarifa y las Campañas de Marruecos (1909-1927)» Aljaranda (Tarifa: Tarifako Udala) 1 (92) ISSN 1130-7986..
- Macías Fernández, Daniel. (2013). Revista Universitaria De Historia Militar 2 (3).
- Martínez, Antonio. (2006). Nelson, M.C. ed. Tangerian Ghosts and Riffian Realities: The Limits of Colonial Public Health in Spanish Morocco (1906–1921). in: Occupational Health and Public Health: Lessons from the Past, Challenges for the Future. Suedia: National Institute for Working Life, 180–250 or. ISBN 91-7045-810-3. ISSN 0346–7821..
- Ramos Oliver, Francisco. (2013). «Las guerras de Marruecos» Entemu (Xixon: UNED Centro Asociado de Asturias): 165–185. ISBN 84-88642-16-4. ISSN 1130-314X..
- Requejo Gómez, José Antonio. (2017). Los Regulares en la Guerra de África. Valentzia: Real Acadèmia de Cultura Valenciana.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Marokoko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |